Olondain

Koordenatuak: 42°42′45″N 1°45′45″W / 42.71262293°N 1.76245363°W / 42.71262293; -1.76245363
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olondain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
San Nikolas eliza zaharra (gaur egun baseliza)
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaUterga
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaOlondain
Posta kodea31133
Herritarraolondaindar
Geografia
Koordenatuak42°42′45″N 1°45′45″W / 42.71262293°N 1.76245363°W / 42.71262293; -1.76245363
Garaiera493 metro
Distantzia16,4 km (Iruñetik)
Demografia

Olondain[1][a] Izarbeibarrako Uterga udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Utergako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak olondaindarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olondain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olandain (1229)
  • Olandayn (1350)
  • Olandain (1366)
  • Olandain (1534)
  • Olandayn (1593)
  • Olandain (1716)
  • Olandain (1829)
  • Olendain (1829)
  • Olondain (1998)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olondain Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Uterga udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera zein den aldaketa handiak dauden arren, Utergako klimaren ezaugarriak klima mediterranearenak dira. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradukoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira.

Jatorrizko landaredian, artea eta hosto txikiko haritza nabarmentzen ziren. Gizakiaren mendeetako eragina dela eta,aldiz, arte gutxi geratzen dira gaur egun, eta haritzak, itsasoaren mailatik altuen dauden guneetan gordetzen dira.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utergan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibalt I.a Nafarroakoak foruagatik 1244an eguneratu zuen bere nekazarien urteroko petxa, 40 sause gehi 35 kahize gari eta beste hainbeste garagar landuz; bestalde, Koroari lotu zizkion betiko. Hala ere, Karlos II.a Nafarroakoak 1374an bere errentak bere zerbitzarietako bati esleitu zizkion, eta Karlos III.a Nafarroakoak, Petri Bakedaokoari 1390ean eman ondoren, Muruzabalgo bizkonderrian sartu zituen 1407. urtean. Karlos IV.a Nafarroakoa Bianako printzeak eman zion lekua Karlos Korteskoari. Eliza Iruñeko gotzainarena zen, eta Iratxeko monasterioak eta Jerusalemgo San Joanen ospitalekoek lursailak izan zituzten XIII. mendetik aurrera. 1366an 3 su zituen, eta 1427an 4. Azken bizilagunak Utergara joan ziren 1602an.[5]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /olonð̞áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Olondain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Handia | OLONDAIN. (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]