Omaheke (eskualdea)
Omaheke (eskualdea) | ||
---|---|---|
Namibia | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Namibia | |
ISO 3166-2 | NA-OH | |
Hiriburua | Gobabis | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 22°00′S 19°30′E / 22°S 19.5°E | |
Azalera | 84.612 km² | |
Mugakideak | Hardap, Khomas, Otjozondjupa, Ipar-mendebaldea, Ghanzi eta Kgalagadi | |
Demografia | ||
Biztanleria | 71.233 (2011) | |
Dentsitatea | 0,84 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta Central Africa Time (en) | |
arc.org.na… |
Kunene Namibiako hamalau eskualdeetako bat da,[1] herrialdearen ekialdeko mugan dagoena. Hereroeran "hareazko lautada" esan nahi du. Eskualde horren zati handi bati Sandveld deitzen zaio.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobabis eremu honetako administrazio-zentroa da, baita bere merkataritza-zentro nagusia ere. Windhoekekin, Namibiako hiriburuarekin trenbidezko lotura du. Azpiegitura hori da eskualdeko hornidura-lerro nagusia. Bestalde, eskualdeko herri guztiak Gobabisekin lotuta daude errepidez.
Eskualdea zazpi hauteskunde-barrutitan banatzen da:
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdean, Botsuanako hiru barrutirekin du muga:
- Ipar-mendebaldea - iparraldea
- Ghanzi - zentrala
- Kgalagadi - hegoaldea
Namibiako eskualde hauekin egiten du muga:
- Hardap - hegoaldea
- Khomas - mendebaldea
- Otjozondjupa - iparraldea
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde horretako nekazaritza-ereduak homogeneoak dira eta abeltzaintza da jarduera nagusia. Bestetik, turismoa aukera desberdinak daude, besteak beste, ehiza, Kalahari ikusteko bidaiak eta haragiaren jaialdia.[2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omaheke eskualdea etniko eta linguistikoki heterogeneoa da. Mbanderu eta gobabis-ju/wa talde etnikoetako ia kide guztiak eskualdean bizi dira. Horiez gain, hereroak, nama, tswana, afrikanerrak eta alemanak, baita iparraldeko talde txikiak ere bertan bizi dira. Hereroak dira eskualdeko talderik ugariena, eta ondoren damara-nama. Afrikanerrak dira presentzia handieneko laugarren taldea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) citypopulation.de
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ Sylvain, Renee. (1 de diciembre de 2001). «Bushmen, Boers and Baasskap : Patriarchy and Paternalism on Afrikaner Farms in the Omaheke Region, Namibia» Journal of Southern African Studies 27 (4): 717–737. doi: . ISSN 0305-7070. PMID 17657913..