Windhoek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Windhoek
Windhoek
Windhoek
Windhuk
hiriburua
Windhoek-Skyline.jpg
Windhoeken profila.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Wappen Windhuk - Namibia.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Namibia
Eskualdea Khomas
Alkatea Muesee Kazapua (en) Itzuli
Jatorrizko izena ǀAiǁGams, Otjomuise
Geografia
Koordenatuak 22° 34′ 12″ S, 17° 05′ 01″ E / 22.57°S,17.0836°E / -22.57; 17.0836Koordenatuak: 22° 34′ 12″ S, 17° 05′ 01″ E / 22.57°S,17.0836°E / -22.57; 17.0836
000 Namibia harta.PNG
Azalera 645 km²
Altuera 1.650 m
Demografia
Biztanleria 322.500 (2010)
Dentsitatea 62,83 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1840
Telefono aurrizkia 61
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Berlin, Shanghai, Richmond, Wetzlar, Trossingen (en) Itzuli, Bremen, Douala, Harare, Gaborone, Habana, Vantaa, Brazzaville, Otjiwarongo (en) Itzuli eta Nanjing
windhoekcc.org.na

Windhoek[1] (ingelesez ˈvɪnt.hʊk ahoskatua; alemanez: Windhuk) Namibiako hiriburua eta hiri handiena da. Namibiako Khomas Highland goi ordokian dago kokatua, itsas mailatik 1.650 metrotara, herrialdearen erdigune geografiko inguruan. Hiriko biztanle kopurua modu jarraian hazten ari da, Namibia osotik datorren jendeari esker. 2020ean 431.000 biztanle zituen[2].

XIX. mendean sortu zen gaur egun Windhoek den hiria, Nama etniako buruzagi batek bertan kokatu zuenean bere bizitokia. Alemaniar inperioak eskukaldea okupatu zuen 1885ean eta 1892an gobernu okupatzailearen egoitza bertan kokatu zen, Alemaniar Hego-mendebaldeko Afrikako (Deutsch-Südwestafrika) hiriburua bilakatuz. Lehen mundu gerran Hegoafrikar batasuneko armadak hiria hartu zuen eta britaniar eskuetara igaro zen. Namibiak 1990ean independentzia lortu zuenean bilakatu zen Windhoek bere hiriburua.

Windhoek herrialdearen hiriburu sozial, politiko, kultural eta ekonomikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windhoek izenaren jatorriaren inguruan iritzi ezberdinak daude. Onartuena Afrikaans hizkuntzako Wind-hoek hitzetik (haize kantoia edo izkina) eratorria dela da. Beste teoria Jonker Afrikaner kapitainak Winterhoek mendien omenez jarri izana da. Windhoek izenaren lehen aipamena, Jonker Afrikanerrek Joseph Tindalleri idatziriko eskutitz batean izan zen, 1844eko abuztuaren 12an.[3]

19an amaieran Windhoek Century

Windhoek hiria, tradizionalki beste bi izen zituen, Nama herriak Ai-Gams izena jarri zion (bertan zeuden ur termalei erreferentzia eginez) eta herero herriak Otjomuise izena jarri zion ("lurrun lekua" esan nahi duena.

Kolonia-aurreko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840an Jonker Afrikanerrek Orlam kokaleku bat ezarri zuen Windhoeken. Bera eta bere jarraitzaileak gaur egungo Klein Windhoek auzoan kokatutako iturri termal nagusietako baten ondoan ezarri ziren. [4] 500 lagun bildu ahal zituen harrizko eliza bat eraiki zuen; eskola gisa ere erabiltzen zena. 1842. urte amaiera, Carl Hugo Hahn eta Franz Heinrich Kleinschmidt misiolariak bertan hasi ziren lanean. Bi urte geroago Richard Haddy eta Joseph Tindall metodistek, misiolariak kanporatu zituzten . [5][6] Lorategiak jarri ziren eta denbora batez Windhoek aurrera egin zuen. Nama eta herero herrien arteko gerrek, azkenean, kokalekua suntsitu zuten. Luzaroan kanpoan egon eta gero, Hahn misiolariak Windhoek bisitatu zuen berriro 1873an eta atsekabetu egin zen herriko antzinako oparotasunetik ezer ez zela geratzen ikustean. 1885eko ekainean, Suitzako a botanikari batek soilik txakalak eta gosez hiltzen ari ziren pintada hegazti batzuk besterik ez zituen topatu bertan, utzitako fruta-arbol batzuen artean. [7]

Kolonia aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lüderitzbaai-eko merkatariek egindako eskaerari esker, egun Namibia den lurraldea Alemaniar Hego-mendebaldeko Afrika deitu zenaren gaineko protektoratu alemaniarra bilakatu zen 1884an. Alemaniako koloniaren mugak 1890ean zehaztu ziren eta Alemaniak talde militar bat bidali zuen (Schutztruppe deituak) Curt von François nagusiaren agindupean, ordena mantentzeko. [8] Von François-k Windhoeken kokatu zuen bere soldadu-taldea, estrategikoki kokatuta zegoena Nama eta Herero herrien arteko liskarrak baretze aldera. Bertan kokaturiko iturburuek laborantzarako aukera ematen zuten.

Windhoek hiri koloniala 1890eko urriaren 18an sortu zen, von François-ek gotorlekuaren lehen harria jarri zuenean, gaur egun Alte Feste (gotorleku zaharra) izenarekin ezagutzen dena. [9] 1907. urtetik aurrera, hiriaren garapena bizkortu egin zen indigenak landa eremutik hirira joaten hasi baitziren lan bila. Alemaniatik eta Hegoafrikatik Europako kolono gehiago iritsi ziren. Negozioak Kaiser kalean (gaur egun Independentzia Etorbidea ) eta hiriaren alboko mendi inguruetan zehar sortu ziren. Garai hartan, Windhoek-en hiru gaztelu eraiki ziren, Heinitzburg, Sanderburg eta Schwerinsburg.

Alemananiar Hego-mendebaldeko Afrikako zigilua
Sanderburg, hiriko hiru gazteluetako bat

Hegoafrikako administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako aro koloniala Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren bukatu zen, baina Windhoek, Afrikako hego-mendebaldea bezala, jada eroria zen 1915erako. [10] Gerra amaitu arte hiria Hegoafrikako gobernu militar batek administratzen zuen, eta ez zen inolako garapenik gauzatu hiri azpiegiturei zegokienez. [11] 1920an, Versaillesko Itunaren ondoren, lurraldea Nazioen Ligako C motako agindu baten pean jarri zen eta berriro Hegoafrikak administratu zuen. [12]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren kapital gehiago zegoen eskuragarri zonaldeko ekonomia hobetzeko. 1955. urtearen ondoren, proiektu publiko handiak egin ziren, hala nola eskola eta ospitale berriak eraikitzea, hiriko errepideen asfaltatzea (1928an Kaiser kalearekin hasitako proiektua) eta ur hornidura egonkortzeko presak eta hodiak eraikitzea. [13] Munduko lehen berrerabilpen edangarriko planta eraiki zen bertan 1958an, birziklatutako saneamenduko urak tratatu eta herriko ur hornidura sartzen zituena. [14]

Namibiako independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean independentziaz geroztik, Windhoek nazioko hiriburua izan da, baita Khomas eskualdeko probintziako hiriburua ere. Independentzia eta gerra amaitu zenetik, hiriko hazkundea eta garapena bizkortu egin da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orange ibaiaren eta Lurmutur Hiriaren iparraldean dago, 1.654 m-ko garaieran.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windhoek-ek urtean 300 egun eguzkitsu baino gehiago ditu.[15] Köppen klima sailkapenaren arabera Estepako klima bero du ( BSh ), urteko batez besteko tenperatura 18 ºC-tik gorakoa izanik. Urtean zehar tenperatura epela du, altitudearen eraginez. Tenperatura altu eta baxuen urteko batez bestekoa 13.4 ºC da . Hilabeterik hotzena uztaila da, batez beste 13.1 ºC tenperaturarekin, hilabeterik beroena abendua da, batez besteko tenperatura 23.5 ºC izanik . Kalahari basamortutik gertu kokatuta dagoenez, hiriak 3.605 ordu eguzki jasotzen ditu urtean. Uda sasoian prezipitazioak ugariak dira, eta neguan urriak. Urteko batez besteko prezipitazioa 367.4 mm da, erregistraturiko gutxiengoak 2018/19 euri denboraldiko 106.7 mm-ak eta 1929/30eko 97 mm-ak izanda.[16]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Windhoek)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 34 34 31 32 26 25 29 33 34 36 36 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.5 29.1 27.8 26.2 23.7 21.0 21.3 23.9 27.6 29.7 30.4 31.6 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17.8 17.2 16.1 13.2 10 7.1 7.0 9.0 12.6 15.0 16.2 17.3 13.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9 7 4 2 -2 -3 -3 -4 -1 2 1 3 -4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 91.3 87.0 69.5 32.3 6.2 1.2 0.4 0.8 3.8 11.4 25.7 33.2 362.8
Hezetasuna (%) 45 53 58 54 45 43 38 30 26 28 31 36 40.6
Iturria (1): BBC Weather[17]
Iturria (2): Ministry of Works and Transport (Meteorological Service Division)[18]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua da Windhoek. Nazioarteko aireportua du. Nekazaritza gaien merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Hiria Namibiako gune administratiboa, komertziala eta industriala da. 1992/93eko azterketa baten arabera, Windhoek-ek Namibiako nekazaritzaz kanpoko enpleguaren erdia baino gehiago eskaintzen du, zerbitzu publikoetan enplegu-kuota nazionalare % 96a, garraio eta komunikazioetan % 94a, finantzak eta enpresa zerbitzuetan % 82koa. Windhoek herrialdeko zentro sozial, ekonomiko eta kulturala da, eta bere tamaina erlatiboa dela eta (herrialdeko bigarren hiri handiena 8 aldiz txikiagoa da), beste hiriburu askotan baino are nabariago da zentralitate hau. Ia enpresa nazional guztiek Windhoeken dute egoitza nagusia. Namibiako Unibertsitatea, herrialdeko antzoki bakarra, ministerioko egoitza guztiak eta komunikabide eta finantza entitate nagusi guztiak hiriburuan daude. Windhoek hiriko gobernuaren aurrekontua, Namibiako beste tokiko agintari guztienen beste da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde etnikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n, gutxi gorabehera 26.000 zuri bizi ziren Windhoeken, biztanle beltzak 24.000 ziren bitartean. Garai hartan zuri egoiliarren herena, gutxienez 9.000 pertsona, alemaniar hitztunak ziren.[19] 2011ean Windhoek-en biztanleriaren % 65 beltza zen, % 17 zuria eta % 18 bestelakoa.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza publikoan, afrikaansa eta neurri txikiago batean alemana lingua franca gisa erabiltzen dira gaur egun ere, gobernuak ingelesa bakarrik erabiltzen duen arren. [20]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. «Windhoek, Namibia Metro Area Population 1950-2020» www.macrotrends.net Noiz kontsultatua: 2020-12-12.
  3. «1-Introduction» www.klausdierks.com Noiz kontsultatua: 2020-12-12.
  4. (Ingelesez) Tonchi, Victor; Lindeke, William A.; Grotpeter, John J.. (2012). Historical Dictionary of Namibia. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-5398-0. Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  5. «BIOGRAPHIES OF NAMIBIAN PERSONALITIESin alphabetical order» www.klausdierks.com Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  6. Vedder, Heinrich.. (1981). Das alte Südwestafrika : Südwestafrikas Geschichte bis zum Tode Mahareros 1890, nach den besten schriftlichen und mündlichen Quellen erzählt. (3. Neu-aufl. argitaraldia) S.W.A. Wissenschaftliche Gesellschaft ISBN 0-949995-33-9. PMC 9219747. Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  7. «History» web.archive.org 2010-02-21 Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  8. Roman Adrian Cybriwsky, Capital Cities around the World: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture, ABC-CLIO, USA, 2013, p. 338
  9. «Data Base of Namibia Biographies» www.klausdierks.com Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  10. Britannica, Windhoek, britannica.com, USA, accessed on July 7, 2019
  11. «City of Windhoek - Tourism Portal - History and Heritage» www.windhoekcc.org.na Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  12. Ieuan Griffiths,Walvis Bay: exclave no more Geography, Vol. 79, No. 4 (October 1994), page 354
  13. «History» web.archive.org 2010-02-21 Noiz kontsultatua: 2020-12-16.
  14. "Surviving in an arid land: Direct reclamation of potable water at Windhoek's Goreangab Reclamation Plant" by Petrus Du Pisani
  15. «Climate and average weather in Namibia» World Weather & Climate Information Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  16. (Ingelesez) Namibian, The. «https://www.namibian.com.na/index.php?page=read&id=78826» The Namibian Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  17. BBC Weather. = TT000470 Average Conditions Windhoek, Namibia. .
  18. [1.pdf Ministry of Works & Transport: Tabulation of Climate Statistics for Selected Stations in Namibia. ].
  19. «Reading Eagle - Google News Archive Search» news.google.com Noiz kontsultatua: 2020-12-15.
  20. «People & Languages | Visit Windhoek - The No 1 for Windhoek» archive.vn 2013-02-22 Noiz kontsultatua: 2020-12-15.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]