Herero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herero ladies.jpg

Hereroak Bantu taldeko herria da, gaur egun 120.000 kide dituena. Herero gehienak Namibian bizi dira, eta gainerakoak Botswanan eta Angolan. Hererera dute hizkuntza, baita portugesa Angolan, ingelesa Botswanan eta Namibian, eta afrikaansa Namibian ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko hereroak

XVII. eta XVIII. mendeetan, hereroak ekialdetik egungo Namibiara migratu ziren, eta abeltzain finkatu ziren. XIX. mendearen hasieran, Hegoafrikako nama herria, jadanik su-armak zituztenak, hereroen lurraldeetan sartu ziren, merkatari zuriek eta misiolari alemaniarrek jarraituta. Hasiera batean, namak hereroak mugiarazten hasi ziren, baina geroago, bi herriak elkartu ziren.

XIX. mendearen amaieran, lehenengo kolono europarrak lurralde horretan sartzen eta finkatzen hasi ziren. Damaraland batik bat, kolono alemaniarrek hereroen lurrak lortu zituzten baserriak kokatu nahian. Hori guztia, alemaniar aginte koloniala izan zen. ko Hego-Mendebaldeko Afrika izenpean kolonia bilakatu zen lurralde hori.

Handik gutxira, kolono alemaniarren eta abeltzain hereroen arteko liskarrak hasi ziren, batik bat ura eta lurra hartzeko eskubideen gainean, baita jatorrizko populazioaren diskriminazioarengatik ere. Azkenean, 1904an, hereroak eta namak matxinatu ziren (Hereroen Gerrak). Nahiz eta hasieran arrakasta izan, Alemaniar Inperioak 15.000 gizonekin Lothar von Trotha buru zuen armada bidali zuen. Matxinada itzali zen, baina ondorioz 25.000 eta 100.000 herero artean (65.000 ziurrenik), 10.000 bat nama eta 1.749 alemaniar hil ziren. Triskantzaren mendeurrenean, Heidemarie Wieczorek-Zeul Alemaniako Garapen eta Kooperazio ministroak barkamena eskatu zuen alemaniarren izenean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herero Aldatu lotura Wikidatan