Onditz Iturbe
| Onditz Iturbe | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Igorre, 1991ko apirilaren 12a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : English studies (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | atleta eta irakaslea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre, Bizkaia, 1991ko apirilaren 12a) atleta, mendi lasterkaria eta irakaslea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ingeles irakasle izateko ikasketak egin zituen EHUn eta hezkuntza arloan dihardu lanean.
Betidanik izan du oso bizimodu aktiboa. Oso gazterik hasi zen atletismoan, Inazio Zubizarreta eskolako taldean lehenik eta Arratia BHIko taldean ondoren. Federatu mailara iritsi zenean, Arratihartz taldean egon zen urtebete, baina taldea desegin zen. Ostean, Laudio Atletismo taldera joan zen eta ondoren Bilbao Atletismo taldera. 2019tik aurrera, Airamendi Korrikalariak taldean sartu zen eta mendi lasterketetan ere aritzen da. Askotariko kirolak gustatzen zaizkio. Korrika egiteaz gain, batez ere, bizikletan ibiltzea eta igeri egitea.


Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020an Axpen jokatu zen Sorginen lasterketaren hamahirugarren edizioan, emakumezkoetan 1. postua.[2][3]
- Trapagarango Kronoeskalan txapeldun
- Ordiziako Mendi Maratoi Erdia irabazi.
2021
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021ean Gasteizko maratoi erdia irabazi.
- 2021ean Gorbeia Suzien mendi lasterketa1Gorbeia Suzien 31K 2021 proban. emakumezkoetan 2. postua. (3:45:02).[4]
- Espainiako Trail Txapelketa (FEDME): indibidualki 5. eta selekzioka txapeldun (Euskal Herria).
- Espainiako Trail Txapelketa (RFEA): indibidualki 6. eta taldeka txapeldun (Bilbao Atletismo Santutxu).
- Espainiako Federazioen arteko Trail Txapelketa (RFEA): indibidualki 2. eta selekzioka txapeldun (Euskadi).
- Euskadiko Trail Txapelketa (EAF): txapeldun bai indibidualki baita taldeka (Bilbao Atletismo Santutxu).
- Euskadiko Trail Txapelketa (EMF): txapeldun bai indibidualki baita taldeka (Aiaramendi Korrikalariak).
- Galdames Mendi Bira/Bastida Trail/Lezamako Mugetatik: 1.
- Zaldibiako Mendi Lasterketa: 3.
- Lemoatx Trail proban emakumezkoetan irabazlea.[5]
2022
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022ko urtarrilean Bizkaiko Kros Txapelketan (Ortuella) irabazlea.[6]
- 2022ko martxoan UZ Trail Mendi Lasterketako txapelduna.[7]
- 2022ko martxoan Kilometro Bertikala, Espainiako Txapelketaren (Las Hurdes) irabazlea.[8]
- 2022ko apirilean Jaengo Kilometro Bertikaleko lasterketan irabazlea.
- 2022ko apirilean Arrasate Udalatx mendi lasterketako irabazlea[9].
- 2022ko apirilean Kilimon Traileko irabazlea[10]
- 2022ko irailean Axpen jokatu zen Sorginen lasterketaren irabazlea[11]
2023
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko irailean Kilometro Bertikala, Espainiako Txapelketaren (Villanuga, Huesca) irabazlea. [12]
- 2023ko irailean Gorbeia Suzien 4. postua lortu zuen., euskaldun onena izan zen.[13]
- 2023ko abenduan Gasteizko 45.Maratoi Erdiaren irabazlea marka berria ezarriz (1:16.34).[14][15]
2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024ko urriaren 5ean Anboto kilometro bertikala irabazi zuen Arrazolan (Bizkaia) 49:06ko denboran. Bigarren Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen eta hirugarrena Veronica Sanchez. [16]
2025
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Txapelketarako txartela lortu zuen, Espainiako Mendi Lasterketa Txapelketan podium bikotza lortu ondoren. Maiatzaren 31n bigarrena izan zen igoera bertikalean Naiara Irigoyen nafarraren atzetik. Hurrengo egunean, ekainaren 1ean 14,3 kilometro eta 775 metroko desnibel positiboko zirkuituan jardun zuen, buelta bi emonda. Onditz Iturbe lehenengoa izan zan helmugara heltzen, 01:18:07ko denboran.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Onditz Iturbe» Bilbao Atletismo Santutxu 2014-12-09 (kontsulta data: 2021-11-01).
- ↑ «[ARGAZKI GALERIA: Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan - Atxondo»] Anboto.org (kontsulta data: 2021-11-01).
- ↑ «Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan» EHK 2020-09-23 (kontsulta data: 2021-11-01).
- ↑ «Gorbeia Suzien 31K 2021 - Zeanuri» Begitu.eus (kontsulta data: 2021-11-01).
- ↑ «Imanol Goñi eta Onditz Iturbe izan dira Lemoatx Trail lasterketako irabazleak - Lemoa» Begitu.eus (kontsulta data: 2022-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pablo Maldonado eta Onditz Iturbe Bizkaiko kros txapeldunak – BAF/FAV. (kontsulta data: 2022-02-15).
- ↑ «UZ Trail mendi lasterketako txapela irabazi dau Onditz Iturbek - Igorre» Begitu.eus (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Onditz Iturbe txapeldun - Igorre» Begitu.eus (kontsulta data: 2022-03-15).
- ↑ «Onditz Iturbek eta Gontzal Murgoitiok Arrasate-Udalatxeko errekorrak ondu dituzte - Arrasate» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-09-10).
- ↑ @rockthesportES. «X. KILIMON TRAIL» www.rockthesport.com (kontsulta data: 2023-04-04).
- ↑ «Gontzal Murgoitiok eta Onditz Iturbek irabazi dute Sorginen Lasterketa eta errekorrak hobetu dituzte - Atxondo» Anboto.org (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) ArainfoNoticias. (2023-09-18). «Onditz Iturbe y Alain Santamaría ganan en Villanúa el estatal absoluto de Kilómetro Vertical» AraInfo · Diario Libre d'Aragón (kontsulta data: 2023-12-28).
- ↑ «Santamaria eta Geoffray, 2023ko Gorbeia Suzien mendi-lasterketako irabazleak» EITB 2023-09-23 (kontsulta data: 2023-09-26).
- ↑ «Onditz Iturbek marka barria ezarri dau Gasteizko Maratoi Erdian - Igorre» Begitu.eus (kontsulta data: 2023-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2023-12-17). «Herrán e Iturbe vuelven a reinar en la Media Maratón de Vitoria» El Correo (kontsulta data: 2023-12-28).
- ↑ «Onditz Iturbek eta Iñigo Alzolak irabazi dute Anboto Kilometro Bertikala - Atxondo» Anboto.org (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ «Espainiako Mendi Lasterketa Txapelketan podium bikotxa lortu dau Onditz Iturbek - Igorre» Begitu.eus (kontsulta data: 2025-06-13).