Ongai-Vallesantoro jauregia
Ongai-Vallesantoro jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zangoza |
Koordenatuak | 42°34′32″N 1°17′04″W / 42.5756107°N 1.2845542°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVII. mendea |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-392 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
392 | |
|
Ongai-Vallesantoro jauregia Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XVII. mendeko jauregi bat da. Barroko estiloa ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongai-Vallesantoro jauregia eraikin barrokoa da, XVII. mendearen bukaeran egina. Jatorriz Ongai familiaren egoitza izan zen; Blas Ongai Iriarte agindu zuen eraikina altxatzea. Haren alaba Nafarroa Beherako Arnegiko Juan Etxeberri Etxnike Lesaka Berniarekin ezkondu zen. XIX. mendean jabea Leopoldo de Gregorio y Paterna, Vallesantoroko markesa, izan zen; Nafarroako erregeordea izan zen eta Mercedes Ayanz Ureta-rekin ezkondu zen. Garai horretan eraikinari elementu neoklazikoak gehitu zitzaizkion.
Gaur egun, Zangozako kultur-etxea da eta Nafarroako Foru Aldundia da jabea.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fatxada Churriguerescoko estilokoa da. Bereziki ederra zur landuan egindako teilatu-hegatsa da, Nafarroako landuenetariko bat. Teilatu-hegatsan Mexikoko zein Peruko arte kolonial amerikarraren apainketa batzuk ikus daitezke: sirenak, horma-besoak, animalia fantastikoak...
Eraikinaren beheko solairua harlanduz egina dago. Hiru solairu ditu, bestetik, adreiluz eginak. Barruan deigarria da eskaileraren balaustrada handia.
XIX. mendean elementu neoklasikoak gehitu zitzaizkion: frontoia eta armarri neoklasikoa, atariko eta azken solairuko Salomonen zutabeak.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Atari churriguereskoa
-
Teilatu-hegats ikusgarria
-
Eskailera ikusgarria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZANGOZA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).