OpenAI
OpenAI | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | OpenAI Inc. |
Mota | negozioa, irabazteko asmorik gabeko erakundea eta teknologia konpainia |
Jarduera sektorea | adimen artifiziala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | OpenAI, L.P. (en) ![]() |
Enplegatuak | 375 (2023ko urtarrilaren 23a) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 2015eko abenduaren 8a 2015eko abenduaren 11 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
OpenAI adimen artifizialeko (AA) ikerketa-laborategi bat da, OpenAI LP enpresak eta OpenAI Inc enpresa nagusiak (irabazi asmorik gabe) osatua. Enpresak AAren arloan ikerketak egiten ditu, AA lagunkoia sustatu eta garatzeko, gizateria osoari mesede egiteko. Sam Altman-ek Elon Musk-ek eta beste batzuek sortu zuten San Franciscon, 2015 urtearen amaieran, eta 1000 milioi dolar konprometitu ziren talderako.

Musk-ek uko egin zion zuzendaritza-taldeari 2018ko otsailean, baina emaile izaten jarraitu zuen. 2019an, Microsoft eta Matthew Brown enpresek 1000 milioi dolarreko inbertsioa egin zuten OpenAI LPn. San Frantziskoko Mission Districten dagoen Pioneer eraikinean du egoitza.
Garatu dituen tresnen artean azpimarratzekoak dira GPT-3 eta ChatGPT.
