ChatGPT

Wikipedia, Entziklopedia askea
ChatGPT
ChatGPT.png
Jatorria
SortzaileaOpenAI
Sorrera-urtea2022
Argitaratze-data2022
Azken bertsioaChatGPT Jan 9 Version
Honen izena daramaTxat eta Generative Pre-trained Transformer (en) Itzuli
Aurkitzailea edo asmatzaileaOpenAI
Ezaugarriak
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaOpenAI
Fikzioa
Erabiltzen duReinforcement Learning from Human Feedback (en) Itzuli eta Proximal Policy Optimization (en) Itzuli
chat.openai.com…
kronologia
GPT-3 ChatGPT

ChatGPT (Generative Pre-trained Transformer) OpenAI enpresak 2022ko azaroan kaleratutako adimen artifizialeko txatbota da.[1] OpenAIren GPT-3.5 hizkuntza-eredu handiaren gainean eraiki da, doikuntza handiarekin eta bi ikasketa-teknika konbinatuz: gainbegiratua (supervised) eta errefortzukoa (reinforcement).

ChatGPT prototipo gisa abiatu zen 2022ko azaroaren 30ean, eta berehalako arrakasta izan du erantzun zehatz eta antolatuengatik ezagutza-eremu anitzetan. Zenbaitetan agertzen duen gertaera objektiboekiko desbiderapena aipatu da eragozpen garrantzitsu gisa.[2]

Eleaniztuna da eta euskaraz ere aritzen da,[3] beste hizkuntza nagusi batzuetan baino muga gehiagorekin hala ere.

Ikasketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pioneer eraikina, San Francisco, OpenAI HQeko egoitza
Sam Altman OpenAI-eko zuzendaria

ChatGPT GPT-3.5 hizkuntza-ereduaren gainean ondo doitutako softwarea da, ikasketa gainbegiratua eta errefortzuko ikasketa erabiliz ikasi duena. Bi hurbilpenetan pertsonen laguntza erabili zen eredua optimizatzeko.

  • Gainbegiratuan, ereduari pertsonak egindako elkarrizketak gehitu zitzaizkion, non pertsonek bi rolak jokatzen zituzten: erabiltzailearena eta adimen artifizialeko (AA) laguntzailearena.
  • Errefortzu-urratsean, giza trebatzaileek ordenatzen zituzten, ranking bat eginez, sistemak elkarrizketetan sortutako erantzunak. Ranking horiek erabili ziren hainbat iterazioko doikuntzan.[4][5]

Ereduak ikasteko Microsoftekin lankidetzan aritu ziren Azure superkonputazio-azpiegitura erabiliz.

OpenAIk sistema doitzen jarraitzen du ChatGPTren erabiltzailearen portaerari etekina atereaz. Erabiltzaileak sistemaren erantzunak baloratu ditzakete, alde edo aurka, edo testu-eremuan iruzkin bat gehitzen duenean.[6][7][8]

Ezaugarriak eta mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txatbot baten funtzio nagusia elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea den arren sistema probatu dutenek beste ezaugarri interesgarriak aurkitu dizkiote, moldakortasuna eta inprobisazioa esaterako, gainera, bestelako eginkizunetan ere ondo moldatzen dela baieztatu dute, besteak beste konputagailu-programak idazten eta arazten, Linux sistema emulatzen, idazlanak, poesia eta musika sortzen eta jokoetan parte hartzen.[9][10][11]

Emaitza iraingarriak sor ez daitezen, egindako kontsultak iragazi egiten dira, eta ez dira onartzen arrazistak edo sexistak izan daitezkeen eskaerak edo oharrak.[4][12][13][14]

ChatGPTk muga asko ditu. OpenAIk onartu zuen ChatGPTk "batzuetan erantzun okerrak edo zentzugabeak ematen dituela".[4] ChatGPTk 2021aren ondoren gertatutakoaz ezagutza mugatua du. BBCren arabera, 2022ko abendutik ChatGPT ez dago baimenduta "iritzi politikoak adieraztea edo aktibismo politikoan parte hartzea".[15] ChatGPTren trebakuntzan, giza aztertzaileek erantzun luzeagoak nahiago izan zituzten, benetako ulermena edo gaur egungo edukia edozein izanda ere.[4] Trebakuntza-datuak direla-eta aurreiritzi algoritmikoa ere erakusten du, hori agerian geratzen da ChatGPTren erantzun batzuetan. Adibidez, ChatGPTk sortutako rap batek esan zuen koloreko zientzialariak eta emakumeak maila apalagoan zeudela zientzialari zuri eta maskulinoak baino.[16][17]

Harrera, kritikak eta eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldeko erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abenduan lehen iruzkin positiboak agertu ziren; The New York Timesek horrela zioen: "publiko zabalari inoiz eskainitako adimen artifizialeko txatbotik onena".[18] The Guardian egunkari britainiarrean esan zuten ChatGPT gai zela testua sortzeko "oso modu xehean" eta "gizakiek bezala".[19] Dan Gillmor teknologiari buruzko idazleak ChatGPT erabili zuen ikasleek egin beharreko idazlanekin, eta egiaztatu zuen sortutako testua ikasle on batek egingo zuenarekin bat zetorrela, ondorioztatuz "akademiak oso arazo larriak dituela".[20]

2022ko abenduan, Google-k kezka adierazi zuen ChatGPTren eraginaz bilaketaren eremuan.[21] 2023ko urtarrilean zabaldu zen Microsoft ari zela planifikatzen ChatGPT txertatzea aukerako funtzionalitatea Bing bilaketa-motorrean, ziurrenik 2023ko martxoan.[22][23]

Aurkako erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abenduko iritzi-artikulu batean, Paul Krugman ekonomialariak esan zuen ChatGPTk eragingo ziola ezagutzaren arloko langileen eskariari.[24] Kazetariek ChatGPTk "haluzinatzeko" duen joera aipatu dute.[25] Adibidez, ChatGPTri "Mexiko ez den Erdialdeko Amerikako herrialderik handiena" eskatu zitzaion. ChatGPTk Guatemala erantzun zuen, erantzun zuzena Nikaragua denean.[26] Beste batean "The Ballad of Dwight Fry" abestiaren letra eskatu ziotenean, ChatGPTk asmatutako hitzak eman zituen benetako letra eman beharrean.[27] Hainbat ikertzailek loro estokastiko batekin alderatu zuten ChatGPT.[28]

2022ko abenduan, Stack Overflow programazioaren inguruko galderen eta erantzunen webguneak debekatu egin zuen ChatGPT erabiltzea galderei erantzuteko, ChatGPTren erantzunen izaera objektiboki anbiguoa aipatuz.[2] 2023ko urtarrilean, Ikasketa Automatikoari buruzko Nazioarteko Konferentziak (International Conference on Machine Learning) debekatu egin zuen ChatGPT edo beste hizkuntza-eredu handiak erabiltzea aitortu gabe aurkeztutako dokumentuetan edozein testu sortzeko.[29]

Tyler Cowen ekonomialariak bere kezka adierazi zuen demokrazian eduki dezakeen eraginarengatik, eta iruzkin automatizatuak idazteko gaitasuna aipatu zuen.[30] The Guardianek aipatu du ChatGPT bezalako tresnekin Interneten aurkitutako edozein edukiren fidagarritasuna zalantzazkoa dela, eta gobernu-erregulazioa eskatu zuen.[31]

Ondorioak zibersegurtasunerako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Check Point Research-ek eta beste talde batzuek adierazi zuten ChatGPT gai zela phishing eta malware mezu elektronikoak idazteko, batez ere OpenAI Codex-ekin konbinatuta.[32]

Ondorioak hezkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nature aldizkarian, Chris Stokel-Walkerrek adierazi zuen irakasleak kontuz ibili beharko direla hemendik aurrera ikasleek ChatGPT erabiliko baitute idazlanak egiteko, kontuan hartu beharko dute ebaluazioan eta pentsamendu kritikoa edo arrazoibidea bultzatzeko egokituko beharko dela irakaskuntza.[33]

Ekai Txapartegi irakasleak ere kezka eta egokitzeko beharra aipatu du:[34] "Erantzun zoragarri horiek irakurtzean, ordea, kezka berak asaldatzen nau: txat hau guztion eskura dagoela, zein da irakasleon lana hemendik aurrera? Gaur hau egiteko gai bada, zertarako izango da gai bost-hamar urte barru? Esaterako, eta ikusitakoak ikusita, erraz asko irudika dezakegu etorkizun hurbilean Hegel bera unibertsitatean eskolak ematen."

2023ko urtarrilaren 4az geroztik, New York Hiriko Hezkuntza Sailak murriztu egin du ChatGPTrako sarbidea eskola publikoko gailuetatik.[35][36]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Roose, Kevin. (5 December 2022). The Brilliance and Weirdness of ChatGPT. New York Times.
  2. a b (Ingelesez) Vincent, James. (5 December 2022). «AI-generated answers temporarily banned on coding Q&A site Stack Overflow» The Verge.
  3. admin5456. (2023-01-03). «Inflazioa, IDU eta chatGPT» Berezuma.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  4. a b c d (Ingelesez) OpenAI. (30 November 2022). ChatGPT: Optimizing Language Models for Dialogue. .
  5. (Ingelesez) Vincent, James. (2022-12-08). «ChatGPT proves AI is finally mainstreamTxantiloi:Sndand things are only going to get weirder» The Verge.
  6. (Ingelesez) «What is ChatGPT and why does it matter? Here's what you need to know» ZDNET 2022.
  7. «ChatGPT Feedback Contest: Official Rules» OpenAI.
  8. (Ingelesez) «Help OpenAI improve ChatGPT and get a chance to win $500» Geek Culture (Medium (blogging website)) 15 December 2022.
  9. (Ingelesez) Heilweil, Rebecca. (7 December 2022). «AI is finally good at stuff. Now what?» Vox.
  10. «ChatGPT: What is the new free AI chatbot? - explainer» The Jerusalem Post 2022.
  11. Edwards, Benj. (5 December 2022). «No Linux? No problem. Just get AI to hallucinate it for you» Ars Technica.
  12. (Ingelesez) «New and Improved Content Moderation Tooling» OpenAI 10 August 2022.
  13. Markov, Todor; Zhang, Chong; Agarwal, Sandhini; Eloundou, Tyna; Lee, Teddy; Adler, Steven; Jiang, Angela; Weng, Lilian. (5 August 2022). «A Holistic Approach to Undesired Content Detection in the Real World» arXiv:2208.03274 [cs].
  14. Roose, Kevin. (5 December 2022). «The Brilliance and Weirdness of ChatGPT» The New York Times.
  15. «Could a chatbot answer Prime Minister's Questions?» BBC News 27 December 2022.
  16. Perrigo, Billy. (5 December 2022). «AI Chatbots Are Getting Better. But an Interview With ChatGPT Reveals Their Limits» Time (magazine).
  17. Biddle, Sam. (8 December 2022). «The Internet’s New Favorite AI Proposes Torturing Iranians and Surveilling Mosques» The Intercept.
  18. Roose, Kevin. (5 December 2022). «The Brilliance and Weirdness of ChatGPT» The New York Times.
  19. Lock, Samantha. (2022-12-05). «What is AI chatbot phenomenon ChatGPT and could it replace humans?» The Guardian.
  20. Hern, Alex. (2022-12-04). «AI bot ChatGPT stuns academics with essay-writing skills and usability» The Guardian.
  21. Grant, Nico; Metz, Cade. (21 December 2022). «A New Chat Bot Is a 'Code Red' for Google's Search Business» The New York Times.
  22. (Ingelesez) «Microsoft reportedly to add ChatGPT to Bing search engine» the Guardian 5 January 2023.
  23. «Microsoft and OpenAI Working on ChatGPT-Powered Bing in Challenge to Google» The Information January 2023.
  24. Krugman, Paul. (6 December 2022). «Does ChatGPT Mean Robots Are Coming For the Skilled Jobs?» The New York Times.
  25. «ChatGPT a 'landmark event' for AI, but what does it mean for the future of human labour and disinformation?» CBC 2022.
  26. Pearl, Mike. (3 December 2022). «The ChatGPT chatbot from OpenAI is amazing, creative, and totally wrong» Mashable.
  27. (Ingelesez) Pitt, Sofia. (2022). «Google vs. ChatGPT: Here's what happened when I swapped services for a day» CNBC.
  28. Vincent, James. (1 December 2022). «OpenAI's new chatbot can explain code and write sitcom scripts but is still easily tricked» The Verge.
  29. Vincent, James. (5 January 2023). «Top AI conference bans use of ChatGPT and AI language tools to write academic papers» The Verge.
  30. Cowen, Tyler. (6 December 2022). «ChatGPT Could Make Democracy Even More Messy» Bloomberg News.
  31. (Ingelesez) «The Guardian view on ChatGPT: an eerily good human impersonator» the Guardian 8 December 2022.
  32. (Ingelesez) «Why ChatGPT can be dangerous for every internet user - Times of India» The Times of India January 2023.
  33. Stokel-Walker, Chris. (2022-12-09). «AI bot ChatGPT writes smart essays — should professors worry?» Nature.
  34. TxapartegiZumeta, Ekai. (2023). «Lana kenduko didan loritoarekin hizketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  35. (Ingelesez) «NYC Bans Students and Teachers from Using ChatGPT» www.vice.com January 2023.
  36. (Ingelesez) «New York City Schools Ban ChatGPT to Head Off a Cheating Epidemic» Gizmodo 2023-01-04.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]