Opioaren Nazioarteko Konbentzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opioari buruzko artikulua AEBetako The Daily Picayunen.

Opioaren Nazioarteko Konbentzioa drogak kontrolatzeko lehen nazioarteko tratatua izan zen. 1912ko urtarrilaren 23an sinatu zen Hagan (Herbehereak).

1909an, opioaren merkatuaren gorakada handia zela eta, Ameriketako Estatu Batuek hamahiru estatu gonbidatu zituzten Shangain (Txina) burututako Opioaren Nazioarteko Konbentziora. Akordioa hiru urte geroago sinatu zuten Alemaniak, Ameriketako Estatu Batuek, Txinak, Frantziak, Erresuma Batuak, Italiak, Japoniak, Herbehereek, Persiak, Portugalek, Errusiak eta Siamek.

Konbentzio ondokoa adostu zuten aipatu herrialdeek:

« Akordio honetan hartutako Botereek kontrolatuko dute, edo kontrolatzeko saioa egingo dute, morfinaren, kokainaren nahiz horien edozein deribaturen edozein pertsonagatiko ekoizpen, importazio, salmenta zein banaketa; hala nola industria edo merkataritza hori garatzen den edozein eraikin. »


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]