Opus Maius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opus Maius
Bacon - Opus maius, 1750 - 4325246.tif
Jatorria
EgileaRoger Bacon
Ezaugarriak
HizkuntzaMedieval Latin (en) Itzuli
Optikari buruzko informazioa jaso zuen liburuan Baconek.

Opus Maius (latinez "Lan Handia") Roger Baconek 1260ko hamarkadan latinez idatzitako zientziei buruzko tratatua da. Egileak 1267an Klemente IV.a aita santuari bidali zion. Ondoren Opus Minus (Opus Secundum izenaz ere ezaguna) eta Opus Tertium idatzi zituen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua Erdi Aroko latinez idatzita, Klemente IV. aitasantuak Baconi eginiko eskaera baten ondorioa izan zen; antza, aitasantuak Baconen lanak ezagutu nahi zituen. Liburuak 840 orri ditu eta barruan oso gai desberdinak jorratu zituen filosofoak: natur-zientziak, gramatika, logika, matematika, fisika eta filosofia. Baconek aitasantuari 1267an bidali zion liburua.[2] Harekin batera gutun bat bidali zion; idazki hori Francis Aidan Gasquet monje ikerlariak Vatikanoko Liburutegian aurkitu eta 1897an argitaratu zuen. Ondoren, Baconek Opus Minus liburua argitaratu zuen, aurrekoaren laburpena egiteko asmoz. Azkenik, Opus Tertium idatzi zuen, bi aurrekoen hitzaurre gisa; azken hori aitasantuari 1268an bidali zion.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opus Maius zazpi ataletan antolatuta dago:[3]

  • Lehenengoan benetako jakinduria lortzeko gainditu behar diren oztopoak azaltzen ditu. Okerren jatorria (offendicula) lau kausetan sailkatzen ditu pentsalariak: autoritate ahula edo ez fidegarria, ohiturak, besten ez-jakintasuna eta norberaren jakituriaren falta.
  • Bigarrenaren gaia filosofia eta teologia arteko harremanak dira. Azkenean zera dio: teologia eta Liburu Santuak zientzien oinarriak dira.
  • Hirugarren atalean Bibliaren hizkuntzei buruzko azterketa azaltzen du: greziera, latina, hebraiera eta arabiera. Baconen ustez, ezagutza horiek behar-beharrezkoak dira Jainkoak jakinduria ezagutarazia ulertzeko.
  • Laugarrena, bosgarrena eta seigarrena, hurrenez hurren, matematikei, optikari etazientzia-esperimentuari buruzkoak dira. Halaber, beste gai batzuk azaltzen dira: alkimia, bolbora nola egin, zeru gorputzen tamainu eta kokapenak. Etorriko ziren asmakizunak azaltdu zituen, bestetik: mikroskopioa, teleskopioa, hegan egiteko makinak, lurrunontziak. Bosgarren atalean azaltzen diren optikari buruzko kontzeptuak, antza denez, arabiar egileen lanetan oinarritzen dira, batez ere Kindi eta Alhazen egileen liburuetan; horren barruan ere ikusmenaren fisiologia, begiaren anatomia eta burmuina, argia, ispiluak, lenteak e.a.
  • Zazpigarrenean moralari eta etikari buruz aritu zen. 1733an William Bowyer-ek, Londresen, Opus Maiusen edizioa argitaratu zuen baina ez osoa: zazpigarren atal hau ez zen jaso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]