Edukira joan

Vatikanoko Liburutegia

Koordenatuak: 41°54′17″N 12°27′16″E / 41.904722222222°N 12.454444444444°E / 41.904722222222; 12.454444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vatikanoko Liburutegia
Biblioteca Apostolica Vaticana
Barnealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Vatikano Hiria
Koordenatuak41°54′17″N 12°27′16″E / 41.904722222222°N 12.454444444444°E / 41.904722222222; 12.454444444444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1450
ZuzendariaAngelo Vincenzo Zani
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaCortile del Belvedere, V-00120 Città del Vaticano
E-postamailto:bav@vatlib.it
Telefonoatel:+39 06698 79411
Webgune ofiziala
Liburutegiaren eraikina.
Vatikanoko Liburutegiko aretoa.

Vatikanoko Liburutegia, ofizialki Vatikanoko Liburutegi Apostolikoa (latinez: Bibliotheca Apostolica Vaticana) Vatikano Hirian dagoen liburutegi ospetsua da. Sortu zen unetik "Apostolikoa" izena du, "Aita Santuaren Liburutegitzat" hartzen den erakundea baita, berea baita zuzenean. Munduko liburutegi zaharrenetako bat da, eta testu historikoen bilduma oso garrantzitsua gordetzen du.[1] 1.600.000 liburu inguru ditu, 180.000 eskuizkribu, horietatik 8.600 inkunableak direnak,300.000 monetak eta dominak, 150.000 argazki baino gehiago...[2]

Kokapena eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikanoko Jauregi Apostolikoan dago kokatuta; bertara sartzen da Belvedere patiotik. Sixto V.a aita santuak (1585-1590) Vatikanoko Liburutegiaren handitzeko eraikin berria enkargatu zuen, hiru solairuko hegal bat eraikiarazi zuen Bramanteko Belvedereko patioaren parean, honela bitan zatituz eta Bramanteren obra nabarmen aldatuz.[3]

Lehenengo erdisotoan papiro gela bat eta eskuizkribuen biltegi bat daude. Lehenengo solairuan zaharberritze-laborategia dago, eta bigarren solairuan argazki-artxiboa. Liburutegiak 42 kilometro apalategi ditu.[4] Liburutegia 2007ko uztailaren 17an itxi eta 2010eko irailaren 20an ireki zen bermoldaketak egiteko. Berrikuntzak hiru urte iraun zuen eta 9 milioi euroko kostua izan zuen. Horren ondorioz, liburutegia erabat itxi zuten gela klimatizatuak jartzeko.

Vatikanoko Liburutegian 200 irakasle aldi berean sar daitezke, eta urtean 4.000 eta 5.000 ikertzaile artean hartzen ditu, gehienak graduondoko ikerketak egiten dituzten akademikoak.[5]

1448an Nikolas V.a aita santuak sortu zuen liburutegia, 350 kodize greko, latino eta hebrear bilduz, tartean Codex Vaticanus ospets . Kodize horiek bere aurrekoengandik jaso zituen bere erosketekin, besteak beste, Konstantinoplako liburutegi inperialeko zenbait eskuizkribu. Fundazioa bera Sixto IV.ak, Ad decorem militantis Ecclesiae buldarekin (1475eko ekainaren 15a), aurrekontu bat esleitu eta 1481ean lehen katalogo bat egin zuen Bartolomeo Platina liburuzain izendatu zuenean gertatu zen. Liburutegiak, orduan, 3.500 eskuizkribu baino gehiago zituen, eta horrek mendebaldeko handiena bihurtzen zuen. 1587 inguruan, Sixto V aita santuak Domenico Fontana arkitektoari liburutegia gordetzeko eraikin berri bat egiteko eskatu zion; eraikin hori oraindik erabiltzen da.

XVII. mendearen hasieran, Vatikanoko Artxibo Apostolikoa liburutegitik bereizi zen, hau da, Vatikanoko Artxibategi Sekretua gisa ezagutzen dena. Horrek egun 150.000 testu inguru ditu. 1623an, Bavariako Maximiliano I.a Handiak, Hogeita Hamar Urteko Gerran Gregorio XV.ak eman zion laguntza eskertzeko, Heidelbergko jauregiko liburutegian zeuden 3 500 eskuizkribu Vatikanoko Liburutegiari oparitu zizkion. 1657an Urbinoko duke-etxearen eskuizkribuak ere eskuratu ziren.[6] 1661ean, Leone Allacci intelektual greziarra liburuzain bihurtu zen. 1689an Kristina Suediako erreginaren bildumak jaso ziren liburutegian.

XVIII. mendean zehar, liburutegia erosketa berriekin aberastu zen eta liburutegiko eskuizkribuen katalogo oso bat argitaratzeko lehen proiektua sortu zen. Hala ere, proiektatutako hogei liburukietatik hiru baino ez ziren argitaratu. Mendearen amaieran, liburu batzuk Napoleonen Frantziari eman behar izan zitzaizkion gerrako zerga gisa. Hala ere, gehienak Napoleonen porrotaren ondoren itzuli ziren, 1815ean.

Liburutegiaren garaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlariek bost garai bereizten dituzte:

  • Laterango baino lehen: Liburutegiaren hasierak, Elizaren historiaren lehen etapari dagozkionak, hondoak Laterango Jauregian kokatu aurretik. Oso liburu gutxi daude garai horretatik.
  • Avignon (Frantzia). Garai horretan, Avignonen bizi izan ziren aita santuen liburu eta artxiboen bildumak nabarmen hazi ziren, Bonifazio VIII.a hil eta 1370 bitartean, aita santuaren egoitza Erromara itzuli arte.
  • Vatikano aurrekoa. 1370 eta 1447 artean liburutegia sakabanatu egin zen, eta Erroman, Avignonen eta beste leku batzuetan banatu zen.
  • Vatikanoa. Gaur egun, 1448an hasi zen, liburutegi osoa Vatikanora lekualdatu zenean.

Liburuzainen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Urteak Izendapena Liburuzain garaia[7][8]
Marcello Cervini 1501–1555 Bibliothecarius I 1550eko maiatzaren 24tik1955ko apirilaren 9 arte.
Roberto de' Nobili 1541–1559 Bibliothecarius II 1555tik1559ko urtarrilaren 18 arte.
Alfonso Carafa 1540–1565 Bibliothecarius III 15591565ko abuztuaren 29 arte.
Marcantonio da Mula 1506–1572 Bibliothecarius IV 15651572ko martxoaren 17 arte. [9]
Guglielmo Sirleto 1514–1585 Bibliothecarius V 1572ko martxoaren 18tik1585eko urriaren 16 arte.
Antonio Carafa 1538–1591 Bibliothecarius VI 1585 urriaren 16tik1591ko urtarrilaren 13 arte.
Marco Antonio Colonna 1523 ca.–1597 Bibliothecarius VII 15911597ko martxoaren 3 arte.
Cesare Baronio 1538–1607 Bibliothecarius VIII 1597ko maiatzatik – 1607ko ekainaren 30 arte.[10]
Ludovico de Torres 1552–1609 Bibliothecarius IX 1607ko uztailaren 4tik – 1609 uztailaren 8 arte.
Scipione Borghese Caffarelli 1576–1633 Bibliothecarius X 1609ko ekainaren 11tik – 1618ko otsailaren 17 arte. arte[11]
Scipione Cobelluzzi 1564–1626 Bibliothecarius XI 1618ko otsailaren 17tik – 1626ko ekainaren 29 arte.
Francesco Barberini 1597–1679 Bibliothecarius XII 1626ko uztailaren 1etik1633ko abenduaren 13 arte.
Antonio Barberini 1569–1646 Bibliothecarius XIII 1633ko abenduaren 13tik - 1646ko irailaren 11 arte.
Orazio Giustiniani 1580–1649 Bibliothecarius XIV 1646ko irailaren 25etatik1649ko uztailaren 25 arte.
Luigi Capponi 1583–1659 Bibliothecarius XV 1649ko abuztuaren 4tik1659ko apirilaren 6 arte.
Flavio Chigi 1631–1693 Bibliothecarius XVI 1659ko ekainaren 21etik1681eko irailaren 19 arte. [12]
Lorenzo Brancati 1612–1693 Bibliothecarius XVII 1681eko irailaren 19tik1693ko azaroaren 30 arte.
Girolamo Casanate 1620–1700 Bibliothecarius XVIII 1693ko abenduaren 21700eko martxoaren 3 arte.
Enrico Noris 1631–1704 Bibliothecarius XIX 1700eko martxoaren 26a1704ko otsailaren 2 arte.
Benedetto Pamphili 1653–1730 Bibliothecarius XX 1704ko otsailaren 26tik1730ekomartxoaren 22 arte.
Angelo Maria Querini 1680–1755 Bibliothecarius XXI 1730eko irailaren 4tik1755eko urtarrilaren 6 arte.
Domenico Passionei 1682–1761 Bibliothecarius XXII 1741eko uztailaren 10etik1755eko urtarrilaren 12 arte
1755eko urtarrilaren 12tik1761eko uztailaren 5 arte.
Alessandro Albani 1692–1779 Bibliothecarius XXIII 1761ko abuztuaren 12tik1779ko abenduaren 11 arte.
Francesco Saverio de Zelada 1717–1801 Bibliothecarius XXIV 1779ko abenduaren 15tik1801eko abenduaren 29 arte.
Luigi Valenti Gonzaga 1725–1808 Bibliothecarius XXV 1802ko urtarrilaren 12tik1808ko abenduaren 29 arte.
Giulio Maria della Somaglia 1744–1830 Bibliothecarius XXVI 1827ko urtarrilaren 26tik1830ko apirilaren 2 arte.
Giuseppe Albani 1750–1834 Bibliothecarius XXVII 1830eko apirilaren 23tik1834ko abenduaren 13 arte.
Luigi Lambruschini 1776–1854 Bibliothecarius XXVIII 1834ko abenduaren 11tik1853ko ekainaren 27 arte.
Angelo Mai 1782–1854 Bibliothecarius XXIX 1853ko ekainaren 27tik1854ko irailaren 9 arte.
Antonio Tosti 1776–1866 Bibliothecarius XXX 1860ko urtarrilaren 13tik1866ko martxoaren 20 arte.
Jean Baptiste François Pitra 1812–1889 Bibliothecarius XXXI 1869ko urtarrilaren 19tik1889ko otsailaren 2 arte[13]
Placido Maria Schiaffino 1829–1889 Bibliothecarius XXXII 1889ko otsailaren 20tik1889ko irailaren 23 arte
Alfonso Capecelatro 1824–1912 Bibliothecarius XXXIII 1890eko abuztuaren 29tik1912ko azaroaren 14 arte[14]
Mariano Rampolla del Tindaro 1843–1913 Bibliothecarius XXXIV 1912ko azaroaren 26tik1913ko abenduaren 16 arte
Francesco di Paola Cassetta 1841–1919 Bibliothecarius XXXV 1914ko urtarrilaren 3tik1919ko martxoaren 3 arte
Francis Aidan Gasquet 1845–1929 Bibliothecarius XXXVI 1919ko maiatzaren 9tik1929ko apirilaren 5 arte
Franz Ehrle 1845–1934 Bibliothecarius XXXVII 1929ko apirilaren 4tik1934ko martxoaren 31 arte
Giovanni Mercati 1866–1957 Bibliothecarius XXXVIII 1936ko ekainaren 18tik1957ko abuztuaren 23 arte
Eugène Tisserant 1884–1972 Bibliothecarius XXXIX 1957ko irailaren 14tik1971ko martxoaren 27arte
Antonio Samoré 1905–1983 Bibliothecarius XL 1974ko urtarrilaren 25tik1983ko otsailaren 3 arte
Alfons Maria Stickler 1910–2007 Bibliothecarius XLI 1983ko irailaren 7tik1985eko maiatzaren 27 arte
1985eko maiatzaren 27tik1988ko uztailaren 1 arte
Antonio María Javierre Ortas 1921–2007 Bibliothecarius XLII 1988ko uztailaren 1etik–1992ko urtarrilaren 24 arte
Luigi Poggi 1917–2010[15] Bibliothecarius XLIII 1992ko apirilaren 9tik1994ko azaroaren 29arte
1994ko azaroaren 29tik1997ko azaroaren 25 arte
Jorge María Mejía 1923–2014 Bibliothecarius XLIV 1998ko martxoaren 3tik–2003ko azaroaren 24 arte
Jean-Louis Tauran 1943–2018 Bibliothecarius XLV 2003ko azaroaren 24tik–2007ko ekainaren 25 arte
Raffaele Farina 1933– Bibliothecarius XLVI 2007ko ekainaren 25etatik–2012ko ekainaren 9 arte
Jean-Louis Bruguès 1943– Bibliothecarius XLVII 2012ko ekainaren 26tik–2018ko irailaren 1 arte
José Tolentino de Mendonça 1965– Bibliothecarius XLVIII 2018ko irailaren 9tik–2022ko irailaren 9 arte
Angelo Vincenzo Zani 1950– Bibliothecarius XLIX 2022ko irailaren 26tik–

Departamenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira nagusiak:[16]

  • Eskuizkribuen Saila
  • Liburu Inprimatuen Saila
  • Numismatika Saila

Jatorrian, eskuizkribuak indexatzeko erabiltzen ziren koadernoen bidez antolatzen zen bilduma. Bilduma milaka baino gehiagora hazi zenean, apal-zerrendak erabili ziren. Katalogo modernoaren lehen sistema Aita Franz Ehrleren pean jarri zen martxan 1927 eta 1939 bitartean, Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiko fitxen katalogo sistema erabiliz. Ehrlek ere lan garrantzitsu edo arraroen argazkiak ateratzeko lehen programa jarri zuen martxan. Liburutegiko katalogoa are gehiago eguneratu zuen Leonard E. Boyle agurgarriak, 1990eko hasieran informatizatu zutenean.[17]

Eskuizkribuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Infernuko amildegia, partzialki Sandro Botticelli marraztuta eta koloreztuta.

Liburutegian garrantzi handiko eskuizkribuak gordetzen dira. Hona hemen batzuk:

Digitalizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtearen hasieratik, eta narriadurak sahiesteko asmoz, Luciano Ammenti Vatikanoko Liburutegikoak koordinatutako taldeak hilean 1.000 eskuizkribu ingururen erritmoan digitalizatzen lan egin du, 10 urteko epean "backup" oso bat egiteko asmoz. Izan ere, 5.300 inguru kontsulta daitezke jada.[18]

Lotutako liburutegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikanoko Liburutegiarekin zuzenean lotuta beste bi erakunde daude:

Ondarearen iruditegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]