Ordua Kiribatin
Kiribatin, Ozeanian 32 atoloi eta koralezko uharte dituen herrialdea, hiru ordu-eremu dituzte, UTC+12:00tik UTC+14:00ra bitarte[1]. Kiribatik ez du udako ordutegirik[2].
Ordu eremu bakoitza uharte nagusi bati esleitzen zaio, eta bere inguruan dauden atoloi txikiei: Gilbert uharteetako ordua (GILT; UTC+12:00), Fenix uharteetako ordua (PHOT; UTC+13:00) eta Lerroko uharteetako ordua (LINT; UTC+14:00)[3]. UTC+14:00 mundu osoan erabiltzen den ordu-eremurik aurreratuena da, eta horregatik Kiribati da mundu osoan urteberri egunean sartzen lehenengoa[4]. Samoak ere UTC+14:00 erabili izan du, udako ordutegi gisa, baina 2021ean utzi zuen[5].
Kiribati ekuatorearen bi aldeetan hedatzen da, eta 180. meridianoa ere gurutzatzen du. Beraz, Nazioarteko egun aldaketa lerroaren bi aldeetan dago Kiribati, eta ekialderantz asko hedatzen da lerro horretatik, 150. meridianora arte[6][7]. Horregatik Fenix eta Lerroko uharteak 1994an UTC-11:00 eta UTC-10:00 ordu-eremuetatik UTC+13:00 eta UTC+14:00 orduetara aldatu ziren, herrialde osoa egun berean bizi zedin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kiribati. Central Intelligence Agency 2023-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Ingelesez) «Timezones in Kiribati» Worlddata.info (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Ingelesez) «Time Zones in Kiribati» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Ingelesez) Why do countries celebrate New Year's Eve at different times?. 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Ingelesez) «Daylight Saving Time 2023 in Samoa» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ (Ingelesez) «Maps of Kiribati | Collection of maps of Kiribati | Oceania | Mapsland | Maps of the World» www.mapsland.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).
- ↑ ww25.pacificislandsaid.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).[Betiko hautsitako esteka]