Kiribati

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiribatiko Errepublika
Ribaberikin Kiribati
Republic of Kiribati
Ereserkia: Kunan Kiribati (en) Itzuli
Leloa: Te Mauri, Te Raoi ao Te Tabomoa
("Osasuna, Bakea eta Oparotasuna")
Flag of Kiribati.svg
Kiribatiko bandera
Coat of arms of Kiribati.svg
Coat of arms of Kiribati (en) Itzuli
Kiribati on the globe (Polynesia centered).svg
Geografia
HiriburuaHego Tarawa
1°24′0″N 172°58′12″E
Azalera811 km²
Punturik altuenaBanaba Island (en) Itzuli (81 m)
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaOzeania
MugakideakAmeriketako Estatu Batuak eta Frantzia
Administrazioa
President of Kiribati (en) ItzuliTaaneti Mamau
President of Kiribati (en) ItzuliTaaneti Mamau
LegebiltzarraHouse of Assembly of Kiribati (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria119.940 (2020)
Green Arrow Up.svg3.542 (2017)
Dentsitatea147,89 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa3,73 (2014)
Bizi-itxaropena66,317 (2016)
Giza garapen indizea0,612 (2017)
Ekonomia
BPG nominala196.150.061,31208 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg14.598.544,808956 (2016)
BPG per capita1.594 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg36 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa254.334.992 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg5.561.230 (2016)
BPG per capita EAPn2.185,046 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg10,355 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,2 % (2016)
Inflazioa1,9 % (2016)
Green Arrow Up.svg1,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1979ko uztailaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+686
ISO 3166-1 alpha-2KI
ISO 3166-1 alpha-3KIR
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.ki
kiribati.gov.ki

Kiribati[1], ofizialki Kiribatiko Errepublika (kiribatieraz: Ribaberiki Kiribati; ingelesez: Republic of Kiribati) 32 koralezko atoloiz eta uharte batez osatuta dago, 3 milioi km²-tan sakabanatuta, Ozeano Barean, Australiaren iparraldean. 1979. urteaz geroztik independentea. Kiritimati munduko atoloi handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiribati koraletan jatorria duten 33 atoloik eta uharte bakarrak (Banaba) osatzen dute. Uhartediak ondoko hauek dira:

Lerroko uharteetako beste hiru atoloi Ameriketako Estatu Batuetako lurraldeak dira.

Lerroko uharteetan dagoen Kiritimati munduko atoloirik handiena da.

Atoloi barneko aintzira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kiribatiko historia»

Antzina Gilbert eta Ellice izena zuen gaur egun Kiribati denak; britainiarren mendeko protektoratua izan zen 1892tik aurrera, eta britainiar koroaren kolonia bihurtu zen 1915ean (geroago Fenix eta Line uharteak ere kolonia hartan sartu zituzten). 1975ean Gilbert eta Ellicek bi estatu bereizi osatzeko erabakia hartu zuten; Ellice uharteak Tuvalu estatu txikiaren baitan sartu ziren 1978an, eta Gilbert uharteek, berriz, gaur egun Kiribati den estatua osatu zuten 1979an, Fenixekin eta Linerekin batera. Ordukoa da gaur egun indarrean dagoen konstituzioa.

Jeremia Tabai izan zen Lehen Ministroa eta estatuburua. Legeak agintzen zuenari jarraituz, 1991n bere kargua utzi zuen hamabi urteko agintaldia bete zuelarik, eta Teatao Teannaki lehendakariordeak hartu zuen haren lekua. 1994ko hauteskundeetan Teburoro Titok Teatao Teannakiri irabazi zion eta bera da, harrezkero, Kiribatiko lehendakaria. Oro har, eta bere aurretik aginpidean izandako lehendakariak bezala, Kiribati kanpora zabaltzera bideraturiko politika eraman du aurrera, eta Ozeano Bareko inguruko herrialdeekiko harremanak estutzeko ahaleginak egin ditu. Aipagarria da Kiribatin ez dagoela alderdi politiko formalik; interes taldeak dira bertakoak, alderdiko buruzagirik edo alderdi egiturarik gabeak. 2003an, Anote Tong izendatu zuten lehendakari. Ozeano Bareko ur maila aurreikuspenek dioten bezainbat igotzen bada, ur azpian desagertzeko arriskuan egongo da laster Kiribati; hori dela eta, lehendakariak laguntza eskatu du nazioartean kiribatiarrak beste herrialdetan kokatu ahal izateko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza izan da Kiribatiko ekonomia jarduera nagusia, baina estatuko arrantza konpainia itxi zenez gero, Kiribatik bere eskumenean duen itsasoko partean arrantza egiteko lizentziak atzerritarrei saltzetik ateratzen dute diru gehiena. Nekazaritzak ere (kokoa, banana, papaia, etab.) pisu handia du bertako ekonomian, baina palmondoa da gehiena lantzen dena, lur gutxi dagoelako eta ez delako oso oparoa; esportaziorako gai nagusiak kopra (kokoaren mamia) eta palmondoaren beste gai batzuk dira. Garai batean fosfato erreserba oparoak izan zituen Kiribatik, baina gaur egun agortuta daude. Ekonomia indartzeko arazo nagusiak, nazio baliabide eskasez gainera, langile trebatuen urritasuna, azpiegitura ahulak eta nazioarteko merkatuekiko urruntasuna dira.

Kutsadura arazo larriak daude bereziki Tarava atoloiaren hegoaldean, migrazioaren eraginez eta hondakinak uretara eta hobi irekietara isurtzeko duten ohituragatik, eta horren ondorioz ura kutsatzen ari da. Bestalde, 1989an NBEek argitara emandako txosten baten arabera, eguratsaren berotzearen eta itsasoko uren mailaren igoeraren ondorioz urak erabat estali dezake Kiribati, hori eragozteko neurri egokirik hartu ezean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiribati gainpopulatua dagoen herrialdea da, 103.092 biztanle ditu 811 km²ko lurraldean (2005eko datuak). Ondorioz, biztanleria dentsitatea 127 biztanle km²koa da.

Biztanleriaren %57,7 15 eta 64 urteen artean kokatzen da.

Osaera etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uhartetarrak: %97,7
  • Mestizoak: %1,5
  • Beste batzuk: %0,6
  • Europarrak: %0,2

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren gehiengoa katolikoa da. Protestanteak eta ebangelikoak ere daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]