Orenin
| Orenin | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Burgu |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°54′N 2°33′W / 42.9°N 2.55°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2022) |
Orenin Ganboa desagertutako udalerriko herria zen, egun Burgu udalerriaren barruan. 1950eko hamarkadan, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzaren ondorioz, urak estali zuen eta gaur egun Uribarri Ganboako urtegiko uharteetako bati izena ematen dio, beste irla Zuhatza uhartea delarik. Orenin uharte honek inguru ezin hobea eskaintzen die hegaztiei. Azpimarragarria da zikoinek irla hori hartu izana, 2008an 20 bikote inguru [1] bizi ziren eta.
Suntsitu aurretik San Lorenzorik eskainitako eliza bat zuen eta San Sebastiani eskainitako baseliza bat[2].
2025eko uztailaren 28an Arabako Foru Aldundiak omenaldi ofiziala egin zien urtegia eraikitzeak kalte egin zien herritarrei, horien artean orenindarrei.[3][4] Oroimenezko ekitaldian, presako begiratokian, totem bat desestali zuten, gertatu zenaren informazioa jasotzen duena.[5]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025ean, Donemiliagako goldean, Orengohin bezala agertzen da, 1294an Oreñayn bezala eta 1535ean Orenain bezala.

Galdutako ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Lorentzo parrokia-eliza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.eitb24.com/multimedia/videos_flash/eu/1/2008041318151816/Orenin-zikoinen-paradisua/
- ↑ «ORENIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-04-05).
- ↑ Etxenausia Uribarren, Unai. (2025-07-28). «Uribarri Ganboako urtegiak desagerrarazitako herriak eta bertan bizi izandakoak omendu dituzte» Berria (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Uribarriko urtegiak urperatutako bizitzak omendu dituzte» Alea 2025-07-29 (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Uribarri Ganboako urtegian urperatutako herriei eta bertako biztanleei omenaldia egin diete» Gara 2025-07-28 (kontsulta data: 2025-07-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketxe • Amuitz • Bedua • Berens • Billao • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia | ||
