Orix Buffaloes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orix Buffaloes
Orix Buffaloes insignia.png
Datuak
Motabeisbol taldea
HerrialdeaJaponia
LigaJaponiako Ozeano Bareko beisbol liga eta Japanese Baseball League (en) Itzuli
EstadioaKyocera Dome Osaka (en) ItzuliNishi-ku (en) Itzuli
34°40′09″N 135°28′34″E / 34.6693°N 135.47610277778°E / 34.6693; 135.47610277778 (2005–)
Pictograms-nps-services-theater4.svg 36.477
Agintea
EntrenatzaileaSatoshi Nakajima
Egoitza nagusi
JabeaOrix (en) Itzuli
Historia
Sorrera1936ko urtarrilaren 23a
Ordezkatzen duOsaka Kintetsu Buffaloes (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: buffaloes.official Twitter: Orix_Buffaloes Instagram: orix_buffaloes Youtube: UCE_pCd9bB79Tf8eC_QZHkpA TikTok: orix.buffaloes_official Edit the value on Wikidata
Osaka Dome estadioa.
Shunta Gotoh 02.jpg

Orix Buffaloes (japonieraz: オリックス・バファローズ Orikkusu Bafarōzu?) Japoniako beisbol talde arrakastatsua da, Osaka hirikoa. Japoniako Serieak 4 aldiz irabazi ditu, bigarrena da palmaresean, eta Ozeano Bareko Liga 12 aldiz. Orix finantza zerbitzuak babesten du taldea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orix Buffaloes taldea 2004an sortu zen Kobeko Orix BlueWave eta Osakako Kintetsu Buffaloes taldeek bat egin zutenean.

Hankyu / Orix BlueWave[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanshin Kyuko trenbideak konpainiaren babesean sortu zen Hankyu taldea Osakan, gerora Hankyo Braves (ausartak) izenarekin ezagutu zena.

1967 eta 1972 artean Ozeano Bareko Ligako talde indartsuena izan zen 5 liga irabaziz, baina Japoniako Serieak beti Tokioko Yomiuri Giantsen aurka jokatzea egokiotu zitzaion eta denak galdu zituen. Toshibaru Ueda entrenatzailea fitxatu eta 1975, 1976 eta 1977ko Serieak irabaztea lortu zuen. 80. hamarkadan ordea Saitama Seibu Lions taldearen nagusitasuna onartu behar izan zuen eta 1984ko Liga baino ez zuen irabazi.

1988an Hankyu konpainiak Orix konpainiari saldu zion taldea eta 1991ean Kobera aldatu zuen egoitza. 1995ean Liga berria irabazi zuen eta 1996an Liga eta Serieak.

Kintetsu Buffaloes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako Kintetsu Buffaloes taldea 1950an sortu zen. 1959an bi jokalari estatubatuar fitxatu zituen, Glenn Mickens (pitcherra) eta Ron Bottler (catcherra), Japoniako talde batek fitxaturiko lehen amerikarrak izan ziren.

Taldeak ez zuen Serierik irabazi baina bai Ozeano Bareko lau Liga.

Orix Buffaloes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du oraindik titulurik lortu. Emaitzarik onena 2005eko Ligako bigarren pstua du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Japoniako Serieak (4): 1975, 1976, 1977, 1996.
  • Ozeano Bareko Liga (16):
    • Hankyu Braves - Orix BlueWave (12): 1967, 1968, 1969, 1971, 1972, 1975, 1976, 1977, 1978, 1984, 1995, 1996.
    • Osaka Kintetsu Buffaloes (4): 1979, 1980, 1981, 2001.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]