Osaka (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Osaka prefektura
大阪府

大阪府
 Japonia
20100715 Osaka Castle 1940.jpg
Flag of Osaka Prefecture.svg Emblem of Osaka Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-27
Hiriburua Osaka
Governor of Osaka Itzuli Hirofumi Yoshimura Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 34° 41′ 11″ N, 135° 31′ 12″ E / 34.686388888889°N,135.52°E / 34.686388888889; 135.52Koordenatuak: 34° 41′ 11″ N, 135° 31′ 12″ E / 34.686388888889°N,135.52°E / 34.686388888889; 135.52
Map of Japan with highlight on 27 Osaka prefecture.svg
Azalera 1,897.85 km²
Mugakideak Hyōgo, Kyoto, Nara, Wakayama, Ikoma eta Heguri Itzuli
Demografia
Biztanleria 8864228 bizt. (2012)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kansai
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
www.pref.osaka.lg.jp/

Osaka prefektura (japonieraz: 大阪府 Ōsaka-fu?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Osaka hiria da. 2012ko erroldaren arabera 1.897 km²-tan 8.864.228 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaka prefektura 1868an sortu zen, Meiji garaiaren hasieran, Kawachi, Izumi eta Settsu antzinako probintzien lurraldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako prefekturako mapa.

Osaka prefekturaren mugak hauek dira: iparraldean Hyōgo eta Kyoto prefekturak; ekialdean, Nara prefektura, eta hegoaldean Wakayama. Mendebaldean Osakako Badia dago. Yodo eta Yamato ibaiek zeharkatzen dute prefektura.

Kansai nazioarteko aireportua eraiki baino lehen, Osaka zen Japoniako prefekturarik txikiena, baina aireportua uharte artifizial batean eraiki zen, eta, ondorioz, prefekturaren azalera Kagawa prefekturakoa baino handixeagoa da orain.

Prefekturaren lurraldearen % 11 natura-parke gisa babestuta dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Osaka (hiriburua, 2.666.371 biztanle)
  2. Sakai (842,760 bizt.)
  3. Higashiōsaka (509.230 bizt.)
  4. Hirakata (406.201 bizt.)
  5. Toyonaka (387.269 bizt.)
  6. Suita (354.600 bizt.)
  7. Takatsuki (354.228 bit.)
  • Hiri guztiak:

Osakako prefekturak 33 hiri ditu:

Osaka hiriko Umeda negozio-barrutiaren ikuspegi panoramikoa Ritz Carlton hoteletik

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira herriak barrutika:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektronikaren enpresa erraldoiak daude prefekturan, hala nola Panasonic eta Sharp. Hala ere, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi (330.737 enpresa txiki eta ertain zeuden 2006an, hau da, prefekturako enpresen % 99,6).

Industria askotarikoa da: apartu elektrikoak, produktu kimikoak eta farmazeutikoak, industria astuna, elikagaigintza eta eraikuntza.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako prefekturak hiru aireportu ditu: Kansai nazioarteko aireportua, Osaka nazioarteko aireportua eta Yaoko aireportua.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osaka (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan