Ortodoxia edo heriotza!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundeko bandera. Ortodoxia edo heriotza! esloganoa dauka errusieraz goian eta grezieraz behean

Ortodoxia edo heriotza! (errusieraz: Православие или смерть!translit.: Pravoslavie ili smert; grezieraz: Ὀρθοδοξία ἢ θάνατος!Orthodoxía í thánatos!) errusiar nazionalistek eta fundamentalista ortodoxoek erabiltzen duten eslogan politikoa da. 2010ean, Material Estremisten Zerrenda Federalean sartu eta debekatu zuten Errusian[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortodoxia edo heriotza! eslogan 1972an agertu zen Esfigmenu monasterioan, Eliza Ortodoxoarekin harremanak eten ondoren, Paulo VI.a aita santuarekin elkarrizketan hasi ziren elizaren lidergoaren aurkako protesta gisa. Gaur arte, Greziako gobernuak ez du kontuan hartzen[2].

Sobietar Batasuna desegin ondoren, eslogan hau Errusiako erlijio- eta politika-diskurtsoan sartu zen. Roman Lunkin teologo errusiarraren arabera, gero eta ezagunagoa zen Eliza Ortodoxoko kide kontserbadoreen artean, eta hainbat pertsona ospetsuk haren erabilera bultzatu zuten, hala nola Ivan Okhlobystinek eta Konstantin Kintxevek[3]. 1997tik 1999ra, bazegoen izen hori zuen erlijio-almanake bat[4].

Errusiako zenbait erakunde politiko ortodoxok ere erabiltzen zuten, besteak beste, Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundeak[1]. Zirilo I.a Moskukoa aitalehenak baztertu egin zuen haren erabilera, eta 2009an esan zuen ez zuela konfiantzarik hura erabiltzen duten pertsonengan[5]. Hala ere, debekatu ondoren, Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundeko apaiz batzuek, bereziki Pitirim artzapezpikuak, erabiltzen jarraitu zuten[6].

2010eko abenduaren 21ean, Moskuko Txeriomuxki barrutiko auzitegiak Ortodoxia edo heriotza! eslogana Material Estremisten Zerrenda Federalean sartu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Errusieraz) «Признан экстремистским лозунг афонских монахов» Сова 2011-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. (Ingelesez) Asproulis, Nikolaos. (2019). «"Orthodoxy or Death": Religious Fundamentalism during the Twentieth and Twenty- first Centuries» Fundamentalism or Tradition. Fordham University Press, 180 or. ISSN 9780823285808..
  3. (Errusieraz) «Лозунг "Православие или смерть!" признали экстремистским» Pravda.ru 2011-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. (Errusieraz) «Русская христианская повременная печать в фондах Синодальной библиотеки» Ortho-rus.ru jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-08-19) (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  5. (Errusieraz) «Глава РПЦ назвал волками в овечьих шкурах приверженцев лозунга "Православие или смерть!"» Newsru.com 2009-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. (Errusieraz) «Сыктывкарский епископ вступился за лозунг "Православие или смерть!"» Newsru.com 2010-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]