Osborne Reynolds
| Osborne Reynolds | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1888 - 1890 ← Balfour Stewart (en)
1874 - 1884 ← Henry Enfield Roscoe - James Thomson Bottomley (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Belfast, 1842ko abuztuaren 23a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Watchet, 1912ko otsailaren 21a (69 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Church of St Decuman, Watchet (en) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: Gripea | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea 1867) | ||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||
| Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | fisikaria, ingeniari zibila eta unibertsitateko irakaslea | ||||
| Enplegatzailea(k) | Manchesterko Unibertsitatea (1868 - 1905) | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Kidetza | Royal Society Manchester Literary and Philosophical Society (en) | ||||
Osborne Reynolds (Belfast, 1842ko abuztuaren 23a - Watchet, Somerset, 1912ko otsailaren 21a) britainiar ingeniaria izan zen. Hasieran, lantegi mekaniko batean lan egin zuen, eta Cambridgen egin zituen ikasketak gero. 1868an, Manchesterko Unibertsitatean irakasle izendatu zuten, ingeniariak prestatzeko sortu berria zen katedra baten arduradun. Lanpostu horretan, 1905 arte aritu zen. Lan gehienak hidrodinamikari buruz egin zituen: isurkari eta fluido likatsuen jokaera aztertu zuen, eta esperientzia ugari egin zituen helize bidezko propultsioa aztertzeko. Alor horretan egin zituen esperientzien ondorio gisa, Reynolds zenbakia izeneko koefizientea edo erlazioa frogatu zuen, fluidoen mekanikan garrantzi handia duena. Turbinetan eta balazta hidraulikoetan hobekuntzak egin zituen, labainkortasunari buruz teoria bat proposatu zuen, eta espantsio anizkuna duten makinei buruzko diagramak ezarri zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.