Otalora jauregia

Koordenatuak: 43°01′38″N 2°29′32″W / 43.0273°N 2.4923°W / 43.0273; -2.4923
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aretxabaleta herriguneko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otalora».
Otalora jauregia
Kultura ondasuna
Otalora jauregia eta eliza.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°01′38″N 2°29′32″W / 43.0273°N 2.4923°W / 43.0273; -2.4923
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1746
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001463

Otalora jauregia Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko Aretxabaleta udalerrian dagoen jauregi bat da. Herrigunean dago, Andre Mariaren Jasokundearen eliza eta Aretxabaletako udaletxearen alboan. Ez da udalerri berdineko Aozaratza auzoan dagoen Otalora dorretxearekin nahastu behar. Eraikinaren aurrealdean adierazten den bezala, 1746an eraikia izan zen, nahiz eta eskrituratua 1762ko otsailaren 9an izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, eraikuntza 1762ko otsailaren 9an izan zen, Migel Antonio Otalora eta Frantzisko Etxanobe arkitektoaren izenean. Etxe horretan Tablas militarra bizi izan zen Concepción Otalorarekin bigarren ezkontzan ezkondu ondoren. Gerora, kultura etxea izan zen, ondoren Agustindarren moja komentuaren zati izatera igaro zen. Euskadiko Kutxak eraikina bere egoitza bat jartzeko erosi zuen. XX. mendean Manuel Urkola arkitektoaren agindupean, eraikina berritua izan zen.[1]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barroko estiloan eraikitako hiru solairuko eraikin dotorea da. Eraikuntza laukizuzena, arginlanez egindako hormak eta harlanduz indartutako izkinarriak ditu; gainontzekoa manposteria da. Teilatua lau uretara ematen du eta oso apaindutako hegatza erakusten du, Arratabe jauregiaren antzera. Atari nagusian, goialdeko bi solairuek zutabeek murritutako hiru arkudun leiho ditu. Leiho asko ditu eta hori eraikuntzaren beste ezaugarria da.

Otalora lorategiko bainuetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aretxabaletako bainuetxeak»

Otalora jauregiaren lorategietan zegoen Manantial de la Heredad izeneko iturburu sulfurosoko urak aprobetxatuz Otalora lorategia bainuetxea (gaztelaniaz: Jardín de Otálora) 1866. urtean eraiki zen[2]. Bainuetxe honetako bezero gehienak ere madrildarrak ziren, nobleak edo maila altukoak bereziki. 1896. urtean itxi zituen ateak[3].

Bainuetxearen eraikinak bi atal zituen. Iturburu azpian zegoena bainuak hartzeko erabiltzen zen eta haren gainean ostatua zegoen. 65 gela zituen eta kale nagusitik sartzen zen bertara. Bainuetxearen areto nagusia oso dotore apaindurik zegoen. Aisialdirako gunea izateaz gain bainua hartzeko kabinetarako pasabidea ere bazen[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roke Aldabaldetreku: Casas solares de Guipúzcoa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1979. ISBN:84-7231-501-0.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aldabaldetreku, 24. or.
  2. (Ingelesez) «OTALORA, Jardín de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).
  3. ANTXIA LETURIA, Aitor. «Aretxabaletako Bainuetxeak: Ibarrako Bainuak edota Bainu Zaharrak» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  4. «Uretsen bidea» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa