Otoitz-bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lung ta otoitz-banderak zintzilik Nepaleko mendibide batean.
Lung ta ("Haizearen zaldia") bat gertutik, Ladakhen, Indian.

Tibeteko otoitz-banderak zapi karratu koloretsuak dira. Askotan, Himalaiako bidexka eta tontor altuetan eskegiak. Inguruko eremua bedeinkatzeko erabiltzen dira.

Beste erlijio budistetan azaltzen ez direnez, otoitz-banderak Bon erlijio-tradizioaren barruan sortu zirela uste da.[1] Bon erlijioan, Bonpo txamanistak oinarrizko koloredun banderak erabili zituen Tibeten.[2] Usadiozko otoitz-banderek zurezko litografiaz inprimaturiko testuak eta irudiak dituzte.

Gaur egun, edozein kolore edo hizkuntzatako otoitz-banderak ohikoak dira, esaterako Everest mendian edo bai eta Euskal Herriko mendi gailurretan ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepaleko Sutrak, hasiera batean oihalezko pankartetan idatziak, otoitz-bandera gisara transmitituak izan ziren munduko beste eskualde batzuetara.[1] Kondairak otoitz-banderen jatorria Gautama Buddhari egozten dio; devek haren perpausak bataila-banderetan idatzi omen zituzten, asuren aurkako gerretan.[3] Kondairak arrazoi bat eman diezaioke Bhiku indiarrari bandera zelestiala eramateko, ahimsarekiko konpromisoa adieraziko baitzuen.[4] Ezagutza hori Tibetera 800 OA-rako eraman zuten, eta gaur egungo banderen aurrekariak beranduenez 1040 OA-n sartu ziren.[4] Atisha (980–1054 OA) indiar monjeak sartu zuen Tibet eta Nepalen otoitz-banderak oihaletan inprimatzeko praktika.[3]

Txinako Iraultza Kulturalean, otoitz-banderen erabilera desanimatu zuten, baina ez zuten erabat ezabatzea lortu. Dena dela, prozesuan tradiziozko diseinu asko galdu egin dira. Gaur egun, otoitz-banderen estilo desberdinak ikus daitezke Tibeteko eskualde osoan zehar.

Lung ta/Darchog estiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Darchog otoitz-bandera India iparraldean

Bi otoitz-bandera mota daude: horizontalak, Lung ta ("Haizearen zaldia" esan nahi duena, tibeteran), eta bertikalak, Darchog.

Lung ta-k (horizontalak) otoitz-bandera karratuak dira, eta gorako ertzetan soka luze batetik lotzen dira. Oro har, bi objekturen (e.g., arroka bat eta zutoin baten goiko aldea) arteko lerro diagonalean zintzilikatzen dira, tenpluen, monasterioen, estupen eta mendiko paseen goiko aldean, esaterako.

Darchog (bertikalak), oro har, laukizuzen haundi bakarra dira, ertz bertikala poloei lotzen zaielarik. Darchogak normalean lurrean, mendietan, mugarrietan eta teilatuetan landatzen dira, eta lotura ikonografikoa eta sinbolikoa Dhvajarekin dute.

Kolorea eta ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost koloreko otoitz-banderak Sikkimeko mendi batean

Usadioz, otoitz-banderak bost koloretako multzoetan datoz. Bost koloreek bost elementuak[2] eta bost argi puruak adierazten dituzte. Urdinak zerua eta espazioa sinbolizatzen ditu, zuriak airea eta haizea, gorriak sua, berdeak ura eta horiak lurra.[2] Tibeteko medikuntza tradizionalaren arabera, osasuna eta harmonia bost elementuen orekaren bidez lortzen dira.[2]

Sinbolismoa eta tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioz, otoitz-banderak bakea, errukia, indarra eta jakinduria sustatzeko erabiltzen dira. Akats arrunta da banderek jainkoei perpausak ematen dizkietela, baina aitzitik, tibetarrek uste dute haizeak perpausak eta manpostak eraman egingo dituela, borondate ona eta errukia espazio osoan zabalduz.

Otoitz-banderak Leh, Indiako bi gailurren artean. Namgyalen Tsemo Gompa ikus daiteke gailurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Barker, Diane. (2003). Tibetan Prayer Flags: Send Your Blessings on the Breeze. Connections Book Publishing ISBN 978-1-85906-106-0. (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  2. a b c d «Radiant Heart: The Prayer Flag Tradition» prayerflags.com.The Prayer Flag Tradition – Prayer Flags & Dharma Banners from Radiant Heart Studios Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "PF" defined multiple times with different content
  3. a b Beer, Robert. (2004). Encyclopedia of Tibetan Symbols and Motifs. Serindia Publications, 60 or. ISBN 1-932476-10-5..
  4. a b Wise, Tad. (2002). Blessings on the Wind: The Mystery & Meaning of Tibetan Prayer Flags. Chronicle Books, 11-12 or. ISBN 0-8118-3435-2..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]