Deva (jainkoa)
Deva (devanagariz देव, devā) hitz sanskritoa da, "jainko" esan nahi duena eta naturaz gaindiko edozein izaki onbera izendatzen duena. Hindu mitologian, devak edozein jainko onbera da[1], Trimurtik antolatutako erresumen ordena mantentzeaz arduratzen dira eta, orokorrean, asura jainko gaiztoen ondo-ondoan jartzen dira. Batzuetan devata izena ere ematen zaie.
Budistentzat, devak zeru ezberdinetan bizi diren izakiak dira, non plazer ugariz gozatzen duten, euren aurreko ekintza onak saritzeko, oraindik karma-mailak gainditu ez dituztelako eta berpizte berrien mende daudelako.
Ondoren, mendebaldeko sinesmen esoterikoekin parekatu ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deva hitza div aditz-errotik dator, "Distira, dirdira" esan nahi duena. Etimologikoki *deiwos aitzinindoeuroperatik dator, "Jainkoa, jainkozkoa" esan nahi duena, zehazkiago "egun-argikoak", latinezko deus eta avesterazko daeva hitzak eman zituena.
Zoroastrimoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zoroastroren erreforman (edo ondoren data zehaztugaeban gertatu zen prozesu baten ondoren)[2] apaizaren funtzioari balio handiagoa ematen zaio. Aurreko printzipio jainkotiarrei balioa kentzen zaie eta, bereziki, gerlari taldeei lotutakoei ("gerlariek eta nekazariek men egin diezagutela"): daeva-k infernuko izakitzat jotzen dira (Indian ez bezala, han asurei kentzen baitzaie balioa eta daevak jainko gerlariak eta nekazariak dira).[3] Antzinako Iranen (antzinako prersieraz), hitza daiva da, eta avesteraz daēuua-.[2] Irango goiordokiko eta inguruneko beste hizkuntzetan eta kuklturetan parekideak dira: paxtuneraz dêw ‘mamua, deabrua, erraldoai’, balutxiz, dêw ‘erraldoia, munstroa’, egungo perseraz, dīv ‘deabru, ogro, erraldoia’ eta kurdueraz dêw ‘erraldoia, munstro’. Indoeuropar familiako beste hizkuntzetara ere zabaldu da, hala nola, georgierazko devi (დევი) eta armenierazko dev (դեվ).[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Encyclopedia of Hinduism par C.A. Jones et J.D. Ryan publié par Checkmark Books, page 127, ISBN 0816073368
- 1 2 (Ingelesez) «DAIVA» Encyclopaedia Iranica (kontsulta data: 2026-08-19).
- ↑ «OCW» fradive.webs.ull.es (kontsulta data: 2026-08-19).
- ↑ Yves Bonnefoy (1993) Asian Mythologies University of Chicago Press ISBN 9780226064567. 322 or.