Ove Nyguist Arup

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ove Nyguist Arup

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOve Nyquist Arup
JaiotzaNewcastle upon Tyne1895eko apirilaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1988ko otsailaren 5a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaSorø Academy Boarding School (en) Itzuli
Kopenhageko Unibertsitatea
(1913 -
Technical University of Denmark (en) Itzuli
(1918 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, ekintzailea, egitura ingeniaria eta arkitektoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts


Ove Nyguist Arup (Newcastle upon Tyne, 1895eko apirilaren 16a - Londres, 1988ko otsailaren 5a) britainiar ingeniaria izan zen.

Sidneyko Opera antzokia
Durham ibaiko oinezkoentzako zubia

Daniarrak zituen gurasoak, eta Kopenhagenen egin zituen lehenik filosofiako eta gero ingeniaritzako ikasketak (1922). Aldi labur batean Alemanian egon ondoren, 1925ean Britainia Handira itzuli zen, ingeniaritza zibilean lan egitera. Urte batzuk geroago, hormigoi armatuaren erabileran aintzindaria izan zen Berthold Lubetkin arkitektoarekin lan egin zuen. Lankidetza horren emaitzak dira, besteak beste, Highpoint izeneko etxebizitza-eraikina (1933) eta Londresko zoologikoko pinguinoen uhaska (1939). 1946an, partzuergo gisa lan egiten duen ingeniaritza-elkartea sortu zuen, Ove Arup & Partners; munduko enpresarik garrantzitsuena da, ingeniaritza zibilaren eta eraikuntza metalikoaren alorretan. 1963az geroztik, arkitektura-sail bat du, unibertsitateko arkitektura-esparruan arrakasta handienak lortu dituena. Enpresa horrek azken hamarkadetako eraikin ezagun gehienetan lan egin du: Sidneyko Opera antzokia, Coventryko katedrala, Parisko Beaubourg Zentroa, Hong Kongeko Bankuaren eta Londresko Lloyds enpresaren egoitzak, Durham ibaiko oinezkoentzako zubia eta abar. Egituren originaltasuna da, hain zuzen, eraikin horien guztien ezaugarri nagusia. Britainia Handian arkitektura-arloko urrezko domina jaso zuen 1963an, eta Sir izendatu zuten 1971n. Danimarkan ere, sari ugari jasotzeaz gainera, 1965ean zaldun eta 1975ean Daniarren Ordenako komandante izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ove Nyguist Arup Aldatu lotura Wikidatan