Sydney Opera House

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sydney Opera House
Sydney Opera House
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Australian National Heritage List
Sydney Opera House logo.svg
Sydney Opera House Sails.jpg
Sydney Opera House (4146540834).jpg
Interior of Sydney Opera House Concert Hall during performance.jpg
Kokapena
Estatua Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Local government area of New South WalesCity of Sydney (en) Itzuli
Koordenatuak 33° 51′ 25″ S, 151° 12′ 54″ E / 33.85706°S,151.2149°E / -33.85706; 151.2149Koordenatuak: 33° 51′ 25″ S, 151° 12′ 54″ E / 33.85706°S,151.2149°E / -33.85706; 151.2149
Altitudea 15 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Construction time1959 - 1973ko urriaren 20a
Irekiera 1973ko urriaren 20a
Jabea Government of New South Wales (en) Itzuli
Komisarioa Government of New South Wales (en) Itzuli
Edukiera 5.738
Arkitektura
Arkitektoa Jørn Utzon
Peter Hall (en) Itzuli
Eraikitzailea Lendlease Group (en) Itzuli
Egitura ingeniaritza Arup (en) Itzuli
Estiloa expressionist architecture (en) Itzuli
Dimentsioak 67 (altuera) m
Azalera 3,82965264 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i)
Erreferentzia 166rev
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 2007 (XXXI. bilkura)
ANHL 105738, 2353 eta 105914
1685
Bisitariak urtean 7.000.000
Kontaktua
Helbidea 2 Circular Quay East, Sydney NSW
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Sydney Opera House edo Sydneyko Opera XX. mendeko eraikin ospetsu eta bereizgarrienetako bat da. Sydney hirian dago, Hegoaldeko Gales Berrian (Australia). Sydneyko Opera Jørn Utzon daniar arkitektoak diseinatu zuen 1957an, eta 2007ko ekainaren 28an Gizateriaren Ondare izendatu zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak estilo espresionista du, eta diseinu berritzailea zeharo. Opera Antzokiak 1,8 hektareako azalera du. 185 metro da luzean, eta zabalean, berriz, 120 metro inguru, gehienez ere. Itsas mailaren azpitik 25 metroraino sartutako 580 zutabek eusten diote eraikinari, eta haren elikadura-iturriak 25.000 biztanleko hiri bateko kontsumo elektrikoari erantzuteko adinako kapazitatea du. 645 kilometro kablek garraiatzen du energia[1].

Artikulu honetan “oskol” deitu diegu Sydneyko Operaren teilatuen egiturei, izen hori erabiltzen baita eskuarki. Arkitektonikoki, ordea, termino hori ez da egokia. Egitura horiek aurrez fabrikatutako hormigoizko panelez daude osatuta, eta panel horiek hormigoizko saihets aurrefabrikatuen gainean bermatzen dira.

Oskolak 1.056.006 lauza beiraztatuz estalita daude, eta horiek “V” irauli edo chevron formako patroi bakun bat osatzen dute. Zuri distiratsuak eta krema mate kolorekoak dira lauzak, baina, urrunetik begiratuz gero, oskolak osotasunean zuriak direla dirudi. Höganäs AB suediar enpresak fabrikatu zituen lauzak eta, euren kasa garbitzeko diseinatuta dauden arren, garbitu egiten dituzte aldian-aldian. Denboraren poderioz lurrera eroritako lauza beiraztatuak konpondu eta berrerabili egiten dituzte, oskolak kolore uniformea gal ez dezan eta adabakidun itxura har ez dezan. 2015ean 40 lauza besterik ez ziren erori, beraz, konponketa gutxi egin behar izaten dira batez beste.[2]

Sydneyko Operaren barrualdea eraikitzeko hiru material erabili zituzten: Tarana eskualdean erauzitako granito arrosa, egurra eta Hegoaldeko Gales Berriko kontratxapatua.[3]

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sydneyko Operak bost antzoki, entseguetarako bost estudio, bi areto nagusi, lau jatetxe, sei taberna eta makina bat oroigarri-denda ditu.

Bost antzokiak honako hauek dira:

  • Kontzertu Aretoa (Concert Hall): 2679 eserleku ditu, eta bertan Sydneyko Operako organo txundigarria dago. Munduko organo mekanikorik handiena da: 10.000 hodi inguru ditu.[3]
  • Opera Antzokia (Opera Theatre): 1547 eserleku ditu. Australiako Opera Konpainiaren egoitza nagusia da, eta Australiako Ballet Konpainiak ere erabiltzen du antzokia.
  • Drama Antzokia (Drama Theatre): 544 eserleku ditu.
  • Musika Aretoa: 398 eserleku ditu.
  • Estudio Antzokia (Studio Theatre): 364 eserleku ditu.[3]

Sydneyko Operaren instalazioetan, antzerkiak ekoizteaz gain, beste jarduera batzuk ere egiten dira, hala nola ezkontzak, festak eta konferentziak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ««Sydney Opera House facts and figures»» web.archive.org 2008-02-20 Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  2. ««Introducing the Sydney Opera House»» web.archive.org 2007-09-08 Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  3. a b c ««Architectural wonders»» web.archive.org 2008-01-04 Noiz kontsultatua: 2021-02-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]