Oxkixeko lepoa
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b6/Col-Osquich-01.jpg/220px-Col-Osquich-01.jpg)
Oxkixeko lepoa (zubereraz: Ozkaxeko lepoa edo Ozkix) Ipar Euskal Herriko mendatea da, RD 918 (antzinako RN 618) errepidean dagoena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta tontorrak 507 metro izan, errepidea 392 metrotara dago. Mendateak Nafarroa Beherea (Donaixti-Ibarre) eta Zuberoa (Muskildi) arteko muga historikoak egiten du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uso-ehizarako leku aproposa, Henrike III.a Nafarroakoaren garaietatik ezaguna da[1].
Txirrindulariek bitan zeharkatu dute mendatea Frantziako Tourrean, non 3. mailakotzat sailkatu dute:
- 1910eko Frantziako Tourreko 10. etapan (Luchon–Baiona) Octave Lapize aurretik pasa zen.
- 2006ko Frantziako Tourreko 10. etapan (Kanbo–Paue) Cyril Dessel aurretik pasa zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rio, Bernard. (2000). Toutes les chasses du pigeon ramier. .
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |