PFC CSKA Sofia

Wikipedia, Entziklopedia askea
PFC CSKA Sofia
Ezizena(k)Червените (gorriak)
Армейците (soldaduak)
Sorrera1948
Futbol zelaiaBulgariako Armadaren estadioa
edukiera: 22.015 lagun
inaugurazioa: 1923
PresidenteaBulgaria Grisha Ganchev
EntrenatzaileaBulgaria Stoycho Mladenov
LigaBulgariako Liga
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2011ko Kopako garaipena ospatzen.

PFC CSKA Sofia (bulgarieraz Професионален футболен клуб ЦСКА - София, "CSKA Sofia Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Sofia hiriburukoa. 31 aldiz irabazi du Bulgariako futbol liga eta beste 19 aldiz Kopa. Europako Kopako final erdietara iritsi zen 1967 eta 1982an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an Athletic Sofia eta Slava Sofia elkartu eta AS 23 Sofia taldea sortu zuten. 1931ean Bulgariako Liga irabazi zuen. 1944ean Mihail Mihaylov Gerra ministroak taldea Shipka eta Spartak taldeekin batu zuen Chavdar Sofia izeneko talde indartsu bat osatu asmoz baina Ligarik irabazi ez eta 1947an maila galdu zuen.

1948an talde berria osatzea erabaki zen eta horretarako Septemvri Sofia igo berriaren lizentzia baliatu zuen. Maiatzaren 19an sortu zen beraz Armadaren taldea eta debutaren urtean Liga irabazi zuen. 50. hamarkada bikaina izan zuen 1951 eta 1962 artean liga guztiak irabazi zituen, bat ezik. Hasieran Septemvri pri CDV izena izan zuen baina 1962an beste herrialde komunistetako eredua jarraituz CSKA izena hartu zuen.

1967an Europako Kopako final erdiak jokatu zituen FC Internazionaleren aurka. Partida bietan 1-1 berdindu ondoren hirugarren partida bat jokatu zuen , baina 1-0 galdu zuen.

70 eta 80. hamarkadetan ere Bulgariako erreferentzia taldea izan zen eta berriz iritsi zen Europako Kopako final erdietara. 1982an Bayern Munichek utzi zuen finaletik kanpora, Sofian 4-3 irabazi arren Alemanian 4-0 galdu baitzuen.

1985eko kopako finalean istilu latzak izan ziren CSKA eta Levskiren artean. CSKA Sofiak 2-1 irabazi zuen baina hainbestekoa izan zen bortizkeria Bulgariako Alderdi Komunistak esku hartu eta talde bietako zuzendaritzak aldatu eta izenak ere aldatu zituztela, CSKA Sredets bihurtuz eta Levski Vitosha. Izen berriarekin 1989an Europako Errekopako final erdia jokatu zuen baina berriz ere finalik gabe gelditu zen gerora txapeldun izango zen FC Barcelonak partida biak irabazi baitzizkion, 4-2 eta 1-2.

1989-90 denboraldian CSKA Sofia izena berreskuratu zuen. 90. hamarkada apalagoa izan bazuen ere 3 Liga eta 3 Kopa eskuratu zituen. Azkenengo tituluak 2008ko Liga eta 2011eko Kopa eta Superkopa izan ditu.

2015-16 denboraldia hasi aurretik diru arazo larriak zituenez mailaz jeistiarazi zuten. Hala ere Kopan jokatzeko oztoporik ez zuen izan eta txapelduna izan zen. 2016-17an maila gorenean zen berriz eta bigarren postua eskuratu zuen. 2021ean Kopa berri bat eskuratu zuen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgarian: 60[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (31): 1948, 1951, 1952, 1954, 1955, 1956, 1957, 1958, 1959, 1960, 1961, 1962, 1966, 1969, 1971, 1972, 1973, 1975, 1976, 1980, 1981, 1982, 1983, 1987, 1989, 1990, 1992, 1997, 2003, 2005, 2008.
  • Kopa (21): 1951, 1954, 1955, 1961, 1965, 1969, 1972, 1973, 1974, 1983, 1985, 1987, 1988, 1989, 1993, 1997, 1999, 2006, 2011, 2016, 2021.
  • Bulgariako Superkopa (4): 1989, 2006, 2008, 2011.
  • Sobietar Armadako Kopa (4): 1985, 1986, 1989, 1990.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final erdiak 1967 eta 1982an.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final erdiak 1989an.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CSKA Sofiak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1981-82 Europako Kopa Final hamaseirenak CSKA Sofia
Real Sociedad
1-0
0-0
Real Sociedad
CSKA Sofia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]