Edukira joan

Pablo Pineda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Pineda

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Pineda Ferrer
JaiotzaMálaga1974ko abuztuaren 5a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMalagako unibertsitatea
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, maisu/maistra, psikopedagogoa eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1831785 Allocine: 411238
Twitter: PabloPinedaFerr Edit the value on Wikidata

Pablo Pineda Ferrer (Málaga, Espainia, 1974ko abuztuaren 5a) andaluziar aktorea, hizlaria eta idazlea da. Ezaguna egin da Down sindromea izan arren, irakasle-eskolako diplomatua izateagatik; gaitz horrekin Europako lehen titulatua omen da. 2009an Donostiako Zinemaldian Yo, también filmari esker Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen.

Bere borroka beti beste pertsonekin batera ikastea izan da. Horregatik eskola publiko batean estudiatu zuen eta, ondoren, Hezkuntza berezian irakasle izateko ikasketak burutu zituen. Gaur egun Psikopedagogia bukatzen ari da. Yo, también filmari esker oso ezaguna egin zen. Pairatzen duen sindromea dela eta, nahiko figura mediatikoa bihurtu da. Bere esperientziak azaltzeko liburu bat idatzi du, El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Hitzaldiak ematen ditu, bestetik.[1] Sntsibilizazio alorrean Adecco Fundaziorako lan egiten du.[2]

  • 2009an, Zilarrezko Maskorra aktore onenari.
  • 2010, Aktore Berriari eskainitako Goya Saria, XXIV.edizioan.
  • El reto de aprender. Un relato desde la diversidad. Madril: San Pablo, 2013. ISBN 9788428540940

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]