Edukira joan

Paco Sagarzazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paco Sagarzazu

(2023)
Bizitza
JaiotzaDonostia1940ko urtarrilaren 31 (85 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm0756016 Edit the value on Wikidata

Paco Sagarzazu Badiola (Donostia, 1940ko urtarrilaren 31 - ) euskal aktorea da.

Bere lehen kontaktua zinema munduarekin idazketarako bokazioarekin lotuta dago. Xaribari antzerki taldeak interpretatutako Balantzatxoa izeneko haurrentzako antzezlan bat idatzi zuen. Juan Miguel Gutiérrez zuzendariak muntaia ikusterakoan zinemara eramatea proposatu zion eta 1978an, haurrentzat euskaraz filmatutako lehen film luzea bilakatu zen. Klara Badiola aktorearen bitartez, Segoviako ihesa filmaren castingera aurkeztu zen eta bertan paper bat lortu. Hortik aurrera, zinema munduan aritu da lanean hainbat produkziotan parte hartuz.[1]

1976az geroztik, ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak. Dozenaka telebista saiotan, antzezlanetan eta filmetan parte hartu du; besteak beste, Ehun metro (1986) Obaba (2005), Aupa Etxebeste! (2005) eta Agur, Etxebeste! (2019) euskal film ezagunetan[2].

2023ko irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiak, EPE (Euskal Produktoreen Elkartea)[3] eta IBAIA ekoizle-elkarteek[4] ematen dute ohorezko saria jaso zuen, baita euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko ematen den Zinemira saria ere[5][6].

  • La familia Mata (2007)
  • Cuéntame (2007)
  • La mandrágora (2006)
  • Un paso adelante (2005)
  • Un lugar en el mundo (2003)
  • Policías, en el corazón de la calle (2001)
  • Hospital Central (2002)
  • Calígula (2001)
  • El comisario (1999-2000)
  • Ehun metro
  • Calígula
  • El Florido Pensil (1996)
  • El hombre que confundió a su mujer con un sombrero
  • La Camisa
  • Las Sillas
  • Tartufo
  • Palabrarismos
  • Las Criadas

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskadiko Filmategia. Sagarzazu Badiola, Paco. .
  2. Berria. (2023-10-01). «Paco Sagarzazuk jaso du Zinemira saria» Berria (kontsulta data: 2023-10-01).
  3. «Euskal Produktoreen Elkartea / Asociación de Productores Vascos» EPE / APV (kontsulta data: 2023-10-01).
  4. «Hasiera» ibaia (kontsulta data: 2023-10-01).
  5. «Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere» EITB 2023-09-26 (kontsulta data: 2023-10-01).
  6. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2023-10-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]