Tasio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tasio
Biloriako frontoia, Lana ibarra.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1984
IzenburuaTasio
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Montxo Armendariz
Gidoigilea(k)Montxo Armendariz
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaElias Kerexeta
EdizioaPablo González del Amo (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAngel Illarramendi
Argazki-zuzendariaJosé Luis Alcaine

IMDB: tt0088230 Filmaffinity: 524638 Allocine: 1680 Rottentomatoes: m/tasio_1984 Allmovie: v137351 Edit the value on Wikidata

Tasio 1984 urtean eginiko euskal filma da. Montxo Armendarizek egin zuen Eusko Jaurlaritza, ETB eta TVEren laguntzarekin.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tasio, Lokiz mendilerroaren magalean dagoen herri batean osasuntsu eta zoriontsu hazten den haurra da. 8 urterekin, familiaren beharrak tarteko, mendian hasi behar du lanean, aitak egiten dituen txondorretan laguntzen. 14 urterekin ikazkina egiten da eta handik gutxira Paulina ezagutuko du, bere bizitzako emakumea izango dena. Nahiz eta garai hartako zirkunstantziek gizonak lan finko batera egokitzera eta herrietatik hirietara emigratzera behartzen dituzten, Tasiok nahiago izango du bere askatasun pertsonala mantendu eta mendian bizi, bakardaderik handienean.

Filma benetako pertsonaia baten bizitzan dago oinarriturik: Anastasio Otxoa Ruiz (Tasio), ikazkin askea eta ezkutuko ehiztaria, 1916an Zuñigan jaioa eta 1989an Berrotzako Valderrota mendian hil zena.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Montxo Armendariz
Gidoia Montxo Armendariz eta Marisa Ibarra
Ekoizlea Elias Kerejeta eta Primitivo Alvaro
Musika Angel Illarramendi
Argazkilariak José Luis Alcaine
Edizioa Pablo González del Amo, Esperanza Cobos eta Josefa Ferré
Apainketa Gerardo Vera eta Julio Esteban
Efektu bereziak Ignacio Gómez, Antonio Molina eta Alberto Nombela Núñez

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]