Pale Rider

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pale Rider
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaPale Rider
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna
Iraupena115 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Clint Eastwood
Gidoigilea(k)Dennis Shryack (en) Itzuli
[[Kategoria:Dennis Shryack (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaClint Eastwood
Konpainia ekoizleaMalpaso Productions
Warner Bros.

EdizioaJoel Cox (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLennie Niehaus (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaBruce Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia

IMDB: tt0089767 Filmaffinity: 262525 Allocine: 484 Rottentomatoes: m/pale_rider Mojo: palerider Allmovie: v37129 TCM: 86149 Metacritic: movie/pale-rider TV.com: movies/pale-rider Netlix: 839697Edit the value on Wikidata

Pale Rider (euskaraz Zaldizko Zurbila) 1985ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta aktorearen filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Clint Eastwood bera, Michael Moriarty eta Carrie Snodgress.

1980ko hamarkadan filmatu zen, hain zuzen ere Western generoaren gainbehera garaian, eta 1985an Silverado filmarekin batera estreinatu zen, biak ere estatubatuar kultura herrikoian hain sustraitua dagoen filma genero hau zuzpertu nahizik.

Filma honek ordurarte jada agortua zegoen Western generoa eguneratu zuen, ondoren 1990ko hamarkadaren hasierako Dances with Wolves eta Unforgiven filmekin batera genero honetako fima nabarmenetako bat bilakatu zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruneko leku menditsu eta isolatu batean, heuren familiei jateko eman eta etorpkizun opargoa bat lortzeko irrikiz meatzari talde bat bertako lurretan urrea topatu asmoz lanean gogotsu dabil. Baina handik hurbil, Coy LaHood (Richard Dysart) jauntxoak meatzari talde horren bizimodu lasaia asaldatzeko prest dago. Jauntxo hau eskualde osoko meatzaritza industriaren jabea da, bai eta meatzari taldea hornidura bila joan ohi den herrikoa ere, honetaz baliatuz LaHoodek meatzariak leku hartatik aldegitea behartuarazi eta heuren lurrak bereganatzeko asmoa erakutsiko du.

Baina meatzariek LeHooden proposamenei muzin egingo diete, hortaz LaHoodek meatzariek ospa egin dezaten mehatsu, eraso eta txantaiez baliatuko da.

Halere, LaHood jauntxoa berearekin atera behar den unean bertan kanpotar misteriotsu bat iritsi eta leku hartako egoera aldatzen hasiko da. Izenik gabeko kanpotar hau Predikatzaile bat da (Clint Eastwood) eta egoera hura goitik-behera aldatu asmoz meatzari taldeari kemena eta talde izpiritua ematen saiatuko da.

Baina LaHood ez da berealakoan kikilduko eta azken aukera bat erabiliko du: Stockburn (John Russell) komisaria beldurgarri eta gupidagabea, eta bere sei laguntzaileak, diruaren truk edozer lan zikin burutzeko gai diren soldatapeko hiltzaile profesionalak. Mehatsu honen aurrean, Predikatzaileak iraganean laguntza izpirituala eman asmoz noizbait alboratu zituen armak berreskuratu beharko ditu, eta arma hauekin Stockburn eta bere gizonei aurre egingo die, honela bere lagun meatzariei lagundu eta bere iragan iluneko zor zahar bat kitatu asmoz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Clint Eastwood: Predikatzailea.
  • Michael Moriarty: Hull Barret.
  • Carrie Snodgress: Sarah Wheeler.
  • Richard Dysart: Coy LaHood.
  • Christopher Penn: Josh LaHood.
  • Sydney Penny: Megan Wheeler.
  • Richard Kiel: Club morroskoa.
  • Doug McGrath: Spider Conway.
  • Chuck LaFont: Eddie Conway.
  • Jeffrey Weissman: Teddy Conway.
  • John Russell: Stockburn komisaria.
  • S.A. Griffin: Folke udaltzaina.
  • Jack Radosta: Grissom udaltzaina.
  • Robert Winley: Kobold udaltzaina.
  • Billy Drago: Mather udaltzaina.
  • Jeffrey Josephson: Sedge udaltzaina.
  • John Dennis Johnston: Tucker udaltzaina.
  • Charles Hallahan: McGill.
  • Marvin J. McIntyre: Jagou.
  • Allen Keller: Tyson.
  • Fran Ryan: Ma Blankenship.
  • Richard Hamilton: Pa Blankenship.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]