Gran Torino (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gran Torino
200px
Datuak
Jatorrizko izenburua Gran Torino
Izenburua euskaraz Gran Torino
Urtea 2008
Estreinaldia 2008ko abenduaren 12 (mugatua)
2009ko urtarrilaren 9a (jendaurrean)
Generoa Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 116 minutu
Aurrekontua 33 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros
Zuzendaria
Clint Eastwood
Ekoizleak
Clint Eastwood
Bill Gerber
Robert Lorenz
Aktoreak
Clint Eastwood
Bee Vang
Musikagileak
Kyle Eastwood
Michael Stevens
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
hmong
Sariak
2008ko Hamar Film Onenetako bat (American Film Institute)
2008ko Aktore Onena (National Board of Review)
Webgunea
http://www.thegrantorino.com/
Datu gehigarriak
Lortutako irabaziak:
246.708.215 dolar
Filmaren fitxa:
[1] IMDb-en

Gran Torino 2008an Clint Eastwoodek zuzendu, ekoiztu eta antzeztutako drama generoko estatubatuar filma da. Film horrek, lau urte geroago, Eastwood berriz ere paper nagusi batean ikusteko beta eskeintzen digu, aurreko azken paper nagusia 2004ko Million Dollar Baby filmean izan baitzuen. Gran Torino filmean hmong etniako aktore sail handia agertzen da, eta Eastwooden beraren seme nagusiak eta txikienak (Scott eta Kyle Eastwood) paper txiki bana antzezten dute. Filma 2008ko abenduaren 12an estreinatu zen Estatu Batuetako zenbait antzokitan, eta 2009ko urtarrilaren 9an herrialde osoan.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Koreako Gerrako beteranoa den eta Ford autoen muntaia kateaz arduratzen zen Walt Kowalski (Clint Eastwood) poloniar-amerikar langile jubilatua Michigango Highland Park auzunean bizi da, Daisy bere txakur emearekin batera, eta auzunea etorkinez bete-beterik dago. Filma Walten emaztearen hiletarekin hasten da. Walt Kowalski erabat suminduta dago, bere ustez aita Janovich (Christopher Carley) apaiz gazteak eskainitako sermoia erabat alferrikakoa izan baita. Waltek nahigabe eta etsipenez begiratzen ditu bere bi semeei —Mitch (Brian Haley) eta Steve (Brian Howe—, baita haien familiei ere, bere emaztearen oroitzapenari begirune gutxi erakusten baitiote. Walten iritziz, bere ilobak lotsagabe eta mainontzi hutsak dira, beti berarekiko zuzeneko erlazioa izatea saihesten baitute, beren interes edo nahiak lortzeko ez baldin bada.

Film honetan erabili zenaren antzeko 1972ko Ford Gran Torino autoaren irudia.

Waltek hmong etniako bi gazte ditu bizilagun: Thao (Bee Vang) izeneko mutil lotsati eta isil bat, eta zer edo zer lotsagabea eta buruargia den haren arreba Sue Vang Lor (Ahney Her). Bi horiek beren ama alargunarekin eta amonarekin bizi dira. Thaoren lehengusu nagusi Spider (Doua Moua) gaztea buru duen hmong gaizkile taldetxo batekoak Thao berekin elkartu dadin saiatuko dira. Xede horretarako, aurreneko gaiztakeriatzat, Thaoren eginbeharra izango da Walt Kowalskiren jabego preziatuena lapurtzea: 1972 urteko Gran Torino auto ederra. Thao autoa osten saiatzen ari den unean, Waltek garajean atzeman eta ihes egitera behartzen du.

Egun batzuk igarota, Spiderren taldea Thao beste saiakera bat egitera konbentzitzen ahaleginduko da, baina Thaok ezezkoa eman eta taldekoak Thao jipoitzen hasiko dira. Horretan ari direla, Walt Kowalski agertu, erriflearekin taldea baztertu eta bere lorategitik joan daitezen aginduko die. Berehala hmong gazteek Walti ehunka opari bidali eta ipiniko dizkiote etxeko atarian. Waltek gogo txarrez eskerrak eman eta onartuko ditu (ondoren zaborretara botatzeko), ez baitu uste bere ekintza hainbesterainokoa izan denik. Thaoren amak Walten etxean lanak egitera behartuko du Thao, horrela Thaok Walten autoa (Gran Torinoa) lapurtzeko saiakeraren hutsa konpon dezan.

Pixkanaka-pixkanaka, Sue eta Thao gazteak Walten benetako adiskide bilakatuz joango dira (nahiz eta Walten izaera gogorrak haiei dien estimua adierazten ez utzi). Adiskidetasun hori hain handia bilakatuko da, Waltek Thaori lan bat lortuko dio igeltsero gisa. Gaizkile taldeak Thao topatuko du berriz ere, eta zigarroarekin aurpegian erredura bat egingo diote; Thaoren erredura ikustean, Walt zeharo haserretzen da, taldeko gazte bati sekulako jipoia eman, eta berriz ere Thaorengana hurbilduz gero hurrengoan hilko duela mehatxatzen du. Taldeak berehalako mendekua hartzen du: Sue bortxatu eta jipoitu. Thaok Walti biak iraina mendekatu beharrean direla esaten dio, baina horretaz hizketan ari direla Waltek Thao bere etxeko sotoan sartu eta han bertan itxita uzten du, berak bere bizia bakarrik arriskatu nahi baitu, eta ez Thao gaztearena.

Walt Kowalski gaizkile taldearen etxe aurrean aurkeztu, eta auzoko jende guztia leihotik begira jartzen da. Bien bitartean, gaizkile taldeko kide guztiak etxetik atera eta beren armekin mehatxatzen dute. Waltek, lasai ederrean, zera esaten die: «hemen duzue zigarro bat pizteko sua». Poliki-poliki eta patxadaz bere jakatik pizgailua ateratzen hasiko da, baina taldekoek pistola bat dela usteko dute. Beren urduritasunean, taldeko kide guztiek Walt hil arte tirokatuko dute, eta Walt lurrean hilda geldituko da. Waltek hil baino lehen dena ongi prestatua zuen: Waltek pistola atera izan balu, taldea ez zen espetxera joanen, beren ekintza defentsa pertsonala izango baitzen, baina Waltek hori ederki asko zekien, eta horregatik atera zuen bere pizgailua. Horrela, bere bizia sakrifikatuz, talde osoa espetxera bidali zuen bizi osorako.

Amaitzeko, Walten testamentuaren irakurketa azaltzen zaigu. Haren senitarteko guztiek Waltek bere jabetzak eta dirua eurei utzi dietelakoan daude, baina usteak erdi ustel: Waltek etxea eta jabetzak elizari utzi dizkio (bere emazte maiteak nahiko lukeen bezala), eta bere altxor handia, Gran Torino autoa, bere adiskide min Thaori eman dio, betiere ez jotzearen, hormaren baten aurka talkarik ez egitearen edo berrikuntzarik egin ez egitearen baldintzapean... Walten senitartekoak, jakina, zur eta lur zeuden, inolako ondorengotzarik gabe geldituta.

Filmaren azken sekuentzian, Thao bere adiskide Waltek oparitutako Gran Torino autoa gidatzen agertzen da, aldamenean Daisy doalarik. LABURPENA Walt Kowalski poloniar-amerikar langile jubilatua da prtogonista. Daisy bere txakurrarekin bizi da Michingango etxe batean. Filman Walterri emaztea hiltzen zaio. Walt Kowalski erabat suminduta dago, eta bere etxean Janovich apaiza agertzen zaio baina berak ez du nahi sermoirik entzun berarentzat alferrikoa delako. Waltek nahigabe eta etsipenez begiratzen ditu bere bi semeei (Mitch eta Steve), baita haien familiei ere, bere emaztearen oroitzapenari begirune gutxi erakusten baitiote. Walten iritziz, bere ilobak lotsagabeak dira ze beren nahiei bakarrik garrantzia hartzen diotelako.

Waltek hmong etniako bi gazte ditu bizilagun: Thao izeneko mutil lotsati eta isil bat eta buruargia den haren arreba Sue Vang Lor. Thaoren lehengusu nagusi Spider gaztea buru duen hmong gaizkile taldetxo batekoak Thao berekin elkartu dadin saiatuko dira. Xede horretan sartzeko lehenengo gauza, Thaok Walt Kowalskiren Gran Torino auto ederra lapurtzea izango da. Thao autoa osten saiatzen ari den unean, Waltek garajean atzeman eta ihes egitera behartzen du.

Beste egun batzuk geroago, Thaoren lehengusuaren taldea, Thaori beste gauza bat egiteko eskaitzen diote, baina Thaok ezetz esan diote eta taldekoak Thao jipoitzen hasiko dira. Horretan ari direla, Walt Kowalski agertu, erriflearekin taldea baztertu eta bere lorategitik joan daitezen aginduko die. Thaoren amak Walten etxean lanak egitera behartuko du Thao, horrela Thaok Walten autoa (Gran Torinoa) lapurtzeko saiakeraren hutsa konpon dezan.

Gaizkile taldeak Thao topatuko du berriz ere, eta zigarroarekin aurpegian jartzen diote eta Thaori buruan marka bat egiten diote. Walt zeharo haserretzen da eta gau hartan, taldeko gazte bati jipoia ematen dio, eta berriz ere Thaorengana hurbilduz gero hurrengoan hilko duela esaten dio. Taldeak jartzen du bere maltzurkeriak egiten. Lehenengo Sue bortxatu eta jo egiten dute eta geroago, Thaoren etxean tiroteatu egiten dute. Watorrek haserretzen da eta mendekua hartu nahi du.

Walt Kowalski gaizkile taldearen etxe aurrean aurkeztu, eta auzoko jende guztia leihotik begira jartzen da. Gaizkile taldeko kide guztiak etxetik atera eta beren armekin mehatxatzen dute. Poliki-poliki eta patxadaz bere jakatik pizgailua ateratzen hasiko da, baina taldekoek pistola bat dela usteko dute. Beren urduritasunean, taldeko kide guztiek Walt hil arte tirokatuko dute, eta Walt lurrean hilda geldituko da. Waltek hil baino lehen dena ongi prestatua zuen.

Amaitzeko, Walten testamentuaren irakurketa azaltzen zaigu. Haren semeek Walterren bere jabetzak eta dirua eurei utzi dietelakoan daude. Baina Waltek etxea eta jabetzak elizari utzi dizkio (bere emazte egingo zuen bezala), eta bere Gran Torino autoa, Thaori eman dio. Walten senitartekoak, jakina, zur eta lur zeuden, inolako ondorengotzarik gabe geldituta.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Clint Eastwood aktorea, Walt Kowalski pertsonaiarena egiten: alargundu berria den poloniar jatorrizko gizonezko heldua da, erabat umore txarreko gizon heldu eta jubilatua da. Koreako Gerrako beteranoa eta Ford lantegiko langile ohia. Harreman txarra du bere seme eta auzotarrekin.
  • Christopher Carley aktorea, Aita Janovich pertsonaiarena egiten: Kowalskiren auzoko apaiz gaztea.
  • Bee Vang aktorea, Thao Vang Lor pertsonaiarena egiten: hmong etniako gaztea. Filmaren hasieran bere lehengusuak eta lagunek beren gaizkile taldean sartu nahiko dute, baina Kowalskik bide oker horretatik aldenduko du behin betiko.
  • Ahney Her aktorea, Sue Lor pertsonaiarena egiten: Thaoren arreba zaharra. Oso neska argi eta bizkorra da.
  • Brian Haley aktorea, Mitch Kowalski pertsonaiarena egiten, eta Brian Howe aktorea, Steve Kowalski pertsonaiarena: Walt Kowalskiren semeak dira.
  • Geraldine Hughes aktorea, Karen Kowalski pertsonaiarena egiten: Walt Kowalskiren erraina da.
  • Dreama Walker aktorea, Ashley Kowalski pertsonaiarena egiten, eta Michael E. Kurowski aktorea, Josh Kowalski pertsonaiarena: Walt Kowalskiren ilobak dira.
  • John Carroll Lynch aktorea, Barber Martin pertsonaiarena egiten: Kowalskiren bizarmoztaile eta adiskide zaharra da.
  • Chee Thao aktorea, Amona pertsonaiarena egiten: Kowalskiren bizilagun zaharrena. Hasieran Kowalskik biziki gorrotatzen du, beste horrenbeste sentitzen du Amonak ere.
  • Choua Kue aktorea, Youa pertsonaiarena egiten: Thaoren ezkutuko maitea. Filma aurrerantz doala, Kowalskik Thaori bere neskalagun bilakatu dadin lagunduko dio.
  • Doua Moua aktorea, Spider pertsonaiarena egiten: Thaoren lehengusua, hmong gaizkile taldearen buru da. Nola edo hala Thao bere taldean sartu dadin ahaleginduko da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Torino filma Clint Eastwoodek zuzendu eta Nick Schenk gidoilariak idatzi zuen. Village Roadshow Pictures, Magik Media Entertainment eta Malpaso Productions ekoiztetxeek ekoitzi zuten. Banaketaren arduraduna Warner Bros. konpainia izan zen. Jatorrizko gidoiak oinarritzat Minneapolis hiriko auzuneak hartu zituen, baina Gran Torino ekoitzi behar zuten zinegileek Michigan estatura aldarazi zuten. Horrela, film hau estatu horrek zinema ekoizpenei eskaintzen dien diru laguntzen lege berriaz gozatzen lehenetarikoa izan zen. Filmaketa 2008ko uztailean hasi zen. Filmaketan agertzen diren lekuetako batzuk: Highland Park, Detroit, Warren, Royal Oak, eta Grosse Pointe Park, Michigan. Hmong komunitateko pertsona asko figurantetzat agerrarazi zituzten.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikariek egindako aipamen gehienetan, Gran Torino filma ontzat edo oso ontzat jotzen da.

Irabaziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak zer esan handia eragin zuen (Clint Eastwooden azkeneko beste filmek egin izan duten antzera). Estreinako asteburuan 29,5 milioi dolarreko irabaziak bereganatu zituen; 2009ko martxoaren 22rako, filmak jada 143,8 milioi dolarretako irabaziak pilatuak zituen Kanadan eta Estatu Batuetan.

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Torino filmak lorturiko sari eta izendapenen zerrenda
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2008 Film onena Gran Torino Irabazle
2008 Zuzendari onena Gran Torino Irabazle
2008 Gizonezko antzezpen nagusi onena Gran Torino Irabazle

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]