Per un pugno di dollari
Per un pugno di dollari italieraz eta A Fistful of Dollars ingelesez 1964an filmatutako Spaghetti western bat da, Clint Eastwood ospetsu bihurtu zuen lehena eta genero honetako hoberenetakotzat hartzen dena. Sergio Leoneren Dolarraren trilogia hiru filmeko taldea osatzen duten lehena da. Gaztelaniaz Por un puñado de dólares eta frantsesez Pour une poignée de dollars izena eman zioten.
Istorioa, Akira Kurosawak 1961ean zuzendutako Yojimbo filmean oinarrituta dago.
Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
1872. urtea da. Joe (Clint Eastwood), Iparraldeko zalditeriaren sarjentu ohi bat, San Miguelera doa. Mexiko eta AEBen arteko mugan dagoen herri bat da, non, nahas-mahasa nagusi den eta gaizkileak eta emakume alargunak oso ugari diren. Herri honetan, bi familia, Rojotarrak eta Baxtertarrak, lurraldearen nagusitasuna lortzeko lehian ari dira. Rojotarrek, alkohol trafikoagatik, eta Baxtertarrek, arma trafikoagatik.
Rojotarrek konboi militar bati egindako erasoa ikustean, Joek, bi familien arteko gudu bat sortzen du, soilik urrea aurkitzeko. Borrokan murgilduta dauden bitartean, Joe San Migueletik aldentzen da, eta utzitako meatze batetara doa, bere zauriak sendatzeko, eta, Ramon Rojo (Gian Maria Volonte) handiari aurre egiteko.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Clint Eastwood: Joe
- Gian Maria Volonté: Ramon Rojo
- Marianne Koch: Marisol
- Antonio Prieto: Benito Rojo
- Jose Calvo: Silvanito
- Margarita Lozano: Consuelo Baxter
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nastro d'argento: Ennio Morriconeren musikagatik.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
- (Ingelesez) Joe Baxterren 4 gizonekin... eszenaren irudiak youtube.com-en, iraupena 2:06 minutu
|
- 1964ko filmak
- Sergio Leonek zuzendutako filmak
- Monte Hellmanek zuzendutako filmak
- Duccio Tessarik idatzitako filmak
- Fernando Di Leok idatzitako filmak
- Sergio Leonek idatzitako filmak
- Clint Eastwoodek antzeztutako filmak
- Gian Maria Volontéek antzeztutako filmak
- José Calvok antzeztutako filmak
- Wolfgang Lukschyk antzeztutako filmak
- Margarita Lozanok antzeztutako filmak
- Mario Bregak antzeztutako filmak
- Benito Stefanellik antzeztutako filmak
- Aldo Sambrellek antzeztutako filmak
- Lorenzo Robledok antzeztutako filmak
- Antonio Molino Rojok antzeztutako filmak
- Álvaro de Luna Blancok antzeztutako filmak
- Umberto Spadarok antzeztutako filmak
- Constantin Filmek ekoitzitako filmak
- Dolarraren trilogia
- Spaghetti Western
- Espainiako filmak
- Italiako filmak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak