Per qualche dollaro in più
Per qualche dollaro in più (italieraz) edo For a Few Dollars More (ingelesez) Espainia eta Italia artean filmatutako spaghetti western generoko film bat da. Sergio Leone zine zuzendari italiarrak zuzendu zuen, 1965ean. Protagonista nagusiak Clint Eastwood, Lee van Cleef eta Gian Maria Volonté izan ziren. Musika Ennio Morriconerena da. Dolarraren trilogia deritzonaren bigarrena da, 1964ko Per un pugno di dollari filmaren ondoren. Gaztelaniaz, La muerte tenía un precio eta frantsesez, Et pour quelques dollars de plus izena du.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
"Besamotza" (Clint Eastwood) eta Mortimer koronela (Lee van Cleef), hasieran elkarren etsai ziren bi hiltzaile-ehiztariak pertsona bera harrapatzeko elkartu dira: "Indiarra" (Gian Maria Volonté) gaizkilea. Hain zuzen ere, harengatik ordu arte eskaini den ordainsaririk handiena ematen da.
Bietako bakoitzak arrazoi ezberdinak ditu: batetik, "Besamotza"k gaizkilea ordainsaria lortu nahi du; bestetik, Mortimer koronelak "Indiarrak" bere alabari egin zion eraso sexuala mendekatu nahi du, alaba bere buruaz beste egitera behartu baitzuen. Euren estiloak ere ezberdinak dira, baina eraginkorrak: bata azkarra da; bestea, hotza eta teknikoa.
Iruzkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaiak antiheroi estereotipatuak dira: mendebaldeko bizitza gogorra islatzen dute, xehetasun eta elkarrizketa laburren artean, ongia eta gaizkia erlatiboak direla erakusten dutela erakutsiz. Argazki bikainez eta denbora zoragarri erabiliz, Sergio Leonek Dolarraren triogia deritzonaren bigarren filma egin zuen: Per un pugno di dollari, Per qualche dollaro in più eta Il buono, il brutto, il cattivo. Tabernasko Basamortuan filmatu zen, Almerian, baita Níjarreko Fernán Pérez izeneko herrixkan ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clint Eastwood: "Besamotza"
- Lee van Cleef: Mortimer koronela
- Gian Maria Volonté: "Indiarra"
- Mara Krupp: Mary
- Luigi Pistilli: Groguy
- Klaus Kinski: Wild
- Joseph Egger: Profeta
- Panos Papadopoulos: Sancho
- Tomas Blanco: Telegrafilaria
Beste presentzia batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Disneyren Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) filmean, Davy Jones gaizkileak eta haren maitale Tia Dalmak medailoi musikal bana dute. Eszena batean —izeba Dalmaren medailoiak jotzeari uzten dion eta Jonesenak segitzen duenean— zuzenean Per qualche dollaro in più filmetik hartuta dago. Gore Verbinski zuzendaria Sergio Leoneren jarraitzaile porrokatua da eta, beraz, nahita eginiko omenaldia da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
- (Ingelesez) Eszena eta musika youtube.com-tik, 2:58 minutu
- 1965eko filmak
- Sergio Leonek zuzendutako filmak
- Luciano Vincenzonik idatzitako filmak
- Sergio Donatik idatzitako filmak
- Sergio Leonek idatzitako filmak
- Fernando Di Leok idatzitako filmak
- Clint Eastwoodek antzeztutako filmak
- Lee van Cleefek antzeztutako filmak
- Gian Maria Volontéek antzeztutako filmak
- Mario Bregak antzeztutako filmak
- Luigi Pistillik antzeztutako filmak
- Klaus Kinskik antzeztutako filmak
- Benito Stefanellik antzeztutako filmak
- Aldo Sambrellek antzeztutako filmak
- Lorenzo Robledok antzeztutako filmak
- Sergio Mendizábalek antzeztutako filmak
- Dante Maggiok antzeztutako filmak
- Peter Lee Lawrencek antzeztutako filmak
- Roberto Camardielek antzeztutako filmak
- Carlo Simik antzeztutako filmak
- Jesús Guzmánek antzeztutako filmak
- Antonio Molino Rojok antzeztutako filmak
- Tomas Blancok antzeztutako filmak
- Sergio Leonek antzeztutako filmak
- José Calvok antzeztutako filmak
- Jacques Herlinek antzeztutako filmak
- Fernando Di Leok antzeztutako filmak
- Alberto Grimaldik ekoitzitako filmak
- Constantin Filmek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Dolarraren trilogia
- Spaghetti Western
- Espainiako filmak
- Alemaniako filmak
- Epika filmak
- Ennio Morriconeren soinu bandadun filmak
- Jarraipen filmak