Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasuna
Datuak
Motaerakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaPalestina
Historia
Sorrera1980
webgune ofiziala
Facebook: upwcs Twitter: of_committees Youtube: UCht9-DeM1VcX5fufIvT87TA Edit the value on Wikidata

Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasuna (UPWC, ingelesezko sigletan, arabieraz: اتحاد لجان المرأة الفلسطينية‎) 1980an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde palestinarra da, "Palestinako emakumeak maila guztietan ahalduntzeko eta Palestinako lurraldeen legez kanpoko okupazio militar israeldarraren aurkako borroka nazionalari laguntzeko"[1].

UPWCren xede nagusia da emakumeen eskubideak giza eskubide orokorren barruan daudela errespetatzen duen gizarte aske, zibil, demokratiko, progresista eta bereizkeriarik gabea eratzea[2].

2021eko urrian, Israelek erakunde terrorista deklaratu zuen UPWC, irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko beste bost erakunde palestinarrekin batera (Addameer, Al-Haq, Bisan Center for Research and Development, Defence for Children International-Palestina eta Nekazaritza Lanaren Batzordeen Batasuna)[3]. Deklarazioa gaitzetsi zuten Amnistia Internazionalak, Human Rights Watch-ek eta Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoak; azken horren hitzetan "Palestinako giza eskubideen aldeko mugimenduaren eta toki guztietako giza eskubideen aurkako erasoa" izan zen[4][5].

2022ko uztailean, Europar Batasuneko bederatzi herrialdek (Belgika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Irlanda, Italia, Herbehereak, Espainia eta Suedia) adierazpen bateratu bat plazaratu zuten, adierazteko Israelek debekatutako sei erakunde palestinar horiekin lanean jarraituko dutela, Israelek ez baitu frogatu talde terroristatzat hartu behar direnik.[6]

2022ko abuztuaren 18an, Israelgo indarrek sei erakunde horien eta Osasun Lan Batzordeen Batasunaren (2020an debekatuak) egoitzetan bortxaz sartu ziren, ordenagailuak eta ekipoak eraman zituzten eta ixteko agindu zuten[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]