Palestinako nekazarien matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestinako nekazarien matxinada
Motapeasant revolt (en) Itzuli
Honen parte daSyrian Peasant Revolt (en) Itzuli
Denbora-tarte1834ko maiatza - 1834ko abuztua
Data1834ko abuztua
KokalekuPalestina
Transjordania (eskualdea)
Parte-hartzaileak

Nekazarien Matxinada,[1][2] Palestinan errekrutatze eta zergapetze politika egiptoarren aurkako matxinada bat izan zen. Matxinoen taldeak, nagusiki, bertako nekazariek osatzen zituzten arren, hiriko handikiak eta tribu Beduinoak ere matxinadaren parte izan ziren. Erreakzio kolektibo bat zen, Egiptok Otomandarren menpean zeuden Sortaldeko gizarte-klase ezberdinek lehendik zituzten eskubide eta pribilegio ez-ofizialak apurka-apurka ezabatzeko.[3]

Mehmet Aliren modernizazio politiken parte bezala, Ibrahim Paxa, Levanteko gobernadore egiptoarrak, borrokatzeko adinean zeuden gizon musulman guztien bosten bat erreklutatzeko aginduak eman zituen. Qasim al-Ahmad landa-xekeak adoretuta, Nabluseko, Hebrongo eta Jerusalem-Jaffako hiri handiek ez zituzten bete Ibrahim Pasharen aginduak, tokiko nekazariak erreklutatu, desarmatu eta zergekin zergapetzeko. Safadeko erlijioso ospetsuek haien ereduari jarraitu zieten.

Qasimek eta tokiko beste buruzagi batzuek senideak bildu zituzten eta agintarien aurka matxinatu ziren 1834ko maiatzean, hainbat hiriren kontrola hartuz. Borrokaren muina Palestinako erdialdeko eskualde menditsuetan gertatu zen arren, matxinada Galileara, Gazara eta Transjordaniako zatietara ere hedatu zen. Jerusalem errebeldeek harrapatu eta arpilatu egin zuten. Ibrahim Paxaren tropek su potentzian eta antolaketan zuten nagusitasunaren aurrean, matxinoak garaituak izan ziren Jabal Nablusen, Jerusalemen eta kostaldeko lautadan, Hebronen, suntsitu zuten azken porrota baino lehen. Ondoren, Ibrahim Paxaren tropek Qasim jazarri eta harrapatu zuten Al-Karaken, hau ere suntsitua izan zelarik.

XX. mendean, matxinada guztiz ezabatuta zegoen Palestinako memoria kolektibotik,[4] eta gertaera umiliagarri eta traumatikoak behar bezala ezabatuak izan ziren, Baruch Kimmerling[5] historialari israeldarraren arabera. Kimmerlingek eta Joel S. Migdalek diote matxinada gertaera hezitzailea izan zela Palestinako nazio-sentimenduarentzat, talde desberdinak etsai komun baten aurka elkartu zituelako. Gainera, talde horiek geroago berpiztu zirela diote, herri palestinarra eratzeko. Matxinada batasun politikoko une bat izan zen Palestinan. Matxinatuen helburua, egiptoar armada kanporatzea eta otomandar domeinua berrezartzea zen, gobernuaren eta gobernatuen arteko harremana zehazten zuten otomandar arauak berrezartzeko. Arau horiek Egiptoko erreformek nahasitako erlijio-legeek, administrazio-kodeek eta tokiko arau eta tradizioek osatzen zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Baer, Gabriel. (1982). Fellah and Townsman in the Middle East: Studies in Social History. Psychology Press ISBN 978-0-7146-3126-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  2. (Ingelesez) Grossman, David. (2011-12-31). Rural Arab Demography and Early Jewish Settlement in Palestine: Distribution and Population Density during the Late Ottoman and Early Mandate Periods. Transaction Publishers ISBN 978-1-4128-4454-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  3. a b (Ingelesez) Rood, Judith Mendelsohn. (2004). Sacred Law In The Holy City: The Khedival Challenge To The Ottomans As Seen From Jerusalem, 1829-1841. BRILL ISBN 978-90-04-13810-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  4. (Ingelesez) Khalidi, Walid; Manṣūr, Kamīl; Fawaz, Leila Tarazi. (2009). Transformed Landscapes: Essays on Palestine and the Middle East in Honor of Walid Khalidi. American Univ in Cairo Press ISBN 978-977-416-247-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  5. The Forgotten Revolt. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]