Palikir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palikir
 Mikronesia
Administrazioa
Herrialdea Mikronesiako Estatu Federatuak
State of the Federated States of MicronesiaPohnpei (estatua)
Geografia
Koordenatuak 6° 55′ 04″ N, 158° 11′ 06″ E / 6.9177777777778°N,158.185°E / 6.9177777777778; 158.185Koordenatuak: 6° 55′ 04″ N, 158° 11′ 06″ E / 6.9177777777778°N,158.185°E / 6.9177777777778; 158.185
Palikir hemen kokatua: Mikronesiako Estatu Federatuak
Palikir
Palikir
Palikir (Mikronesiako Estatu Federatuak)
Pohnpei Island.png
Altuera 80 m
Demografia
Biztanleria 6.227 bizt.

Palikir[1] (ingelesez ˈpælɪˌkɪər ahoskatua) Mikronesiako hiriburua da; administratiboki Federazioa osatzen duten lau estatuetako batean, Pohnpein dago, Sokehs udalerrian. 2004an hiriguneak 6227 biztanle zituen eta udalerriak 9900.

Geografikoki Pohnpei[2] uhartean dago. Uhartea, aldi berean, Karolinetan dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pohnpei Mikronesiako Estatu Federatuetako uharterik handiena da. Bertan Kolonia da biztanlerik gehien duen hiria, uhartearen iparraldean.

Palikir koloniatik 5 kilometro hego-mendebalderantz jota dago, uhartearen ipar-mendebaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Palikir, Pohnpei)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 30 31 31 31 31 31 31 31 31 31 31 31
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24 24 24 24 24 23 23 23 23 23 23 24 23
Pilatutako prezipitazioa (mm) 300 264 361 447 493 434 445 422 410 411 401 410 4798
Iturria: Weatherbase[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez populazio gune moduan historia laburrekoa da. Bigarren Mundu Gerra baino lehen gutxi ziren inguruan bizi ziren pohnpeitarrak. Gerra honetan japoniar itsas armadak, Kitagawa kapitaina buru zela hegazkinentzako pista bat eraiki zuen hor. Amaitu eta berehala bonbardatu egin zuten eta ezin izan zuten inoiz erabili.

Eremuaren birpopulatzea 1980ko hamarkadan gertatu zen; Mikronesiak independentzia eskuratu zuenean AEBetako gobernuak estatu berri honetako hiriburua izango zena eraikitzeko dirua eman zuen. Hiriburua japoniarren pista zaharrak okupatzen zuen lekuan egin zen. 1989an hiriburu bihurtu zen.

Hala ere, hiria dagoen Sokehs udalerriak historia luzeagoa du eta uhartea okupatu zuten espainiar edota alemaniarren kontrako altxamenduetan nabarmendu zen[4].

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu federalaren eta Epaitegi Nagusiaren egoitzak bertan daude. Pohnpei estatuko administrazioa ere hiri honetan dago. Hiriburu gisa Kolonia ordezkatu bazuen ere, bera baino biztanle gutxiago du eta Weno (Chuuken dagoena) biztanlerik gehien duen Mikronesiako Estatu Federatuetako hiritik urrun.

Paisaia tropikalean integratzeko Mikronesiako arkitektura tradizionalean oinarritutako bi solairutako eraikin-lerro bat diseinatu zen, ekialde-mendebalde ardatzean lerrokatuak argi naturala eta haize alisioak hobeto baliatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]