Palpares libelluloides
Palpares libelluloides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Neuroptera |
Familia | Myrmeleontidae |
Generoa | Palpares |
Espeziea | Palpares libelluloides Linnaeus, 1764 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Palpares libelluloides Palpares generoko eta Myrmeleontidaeko intsektu espeziea da. Europa Hegoaldeko eta Turkiakoa da.[1][2] Libelluloides hitzak "mariorratz antzekoa dela" esan nahi du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palpares libelluloides hamar zentimetrorainoko hego luzera izan dezake, nahiko zabala. Haren hegal luzeek orban marroi ilunak dituzte. Harrek apenditze genital luzeak dituzte eta horri esker bereizten dira.
Imagoek egunez zein gauez dute aktibitatea. Aktiboak maiatzatik iraila arte dira. Hegaldi laburrak egiten dituzte, lurretik gertukoak.
Habitat eta banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau Europa Hegoaldeko lurralde desberdinetan aurki daiteke, bereziki Mediterranear aldeetan: Albania, Bulgaria, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Errumania, Espainia eta Turkia. Haien habitat 1000 metrorainoko malda harritsuetan, sasiartetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ekkehard Wachmann, Christoph Saure: Netzflügler, Schlamm- und Kamelhalsfliegen, Naturbuch-Verlag, Augsburg 1997, ISBN 3-89440-222-9
- ↑ (2007). Neuropterida Species of the World. 2.0.bertsioa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Doritbarzakay