Edukira joan

Pamela Yates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pamela Yates

(2016)
Bizitza
JaiotzaPennsylvania1962ko uztailaren 16a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0946803 Allocine: 145867 Allmovie: p222867 Edit the value on Wikidata

Pamela Yates (Pennsylvania, 1962ko uztailaren 16a) estatubatuar dokumentalista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. AEB-etako eta Latinoamerikako gerra krimenen, arrazakeriaren eta genozidioaren inguruko filmak zuzendu ditu.

Apalacheetan jaio zen, Pennsylvanian. Gerora, New Yorkera mugitu zen. Massachussettseko Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak, eta 1976an titulua lortu ere.[1] Egun, AEB- ko Arte eta Zientzia Zinematografiko Akademiaren kidea da.[2]

Skylight Pictures konpainiaren sortzailea eta bazkidea da, giza eskubideen eta justiziaren bilaketaren inguruko komunikabide artistiko, erronka eta sozialki garrantzitsuak eta komunikabideen estrategiak ekoizteko konpromisoa hartu duen konpainia.

Bere film ospetsuena 2011an zuzendu zuen, Granito: How to Nail a Dictator izenekoa. Hamaika sari jasotzeaz gain, Guatemalan Ríos Montt-en eskutik emandako genozidioaren epaiketan funtsezko ebidentzia izan zen. Yatesen artxiboak froga moduan aurkeztu ziren Espainiako gerra krimenen auzitegian ( jurisdikzio unibertsala kontzeptua erabiliz).[3] Besteak beste, Sundance Zinemaldian aurkeztu zen Sail Ofizialen, eta Emmy Sarietan izendatu zuten ere Kazetaritza Ikerketa Bikaina egiteagatik. Yates-ek Guggenheim beka jaso zuen filmean egindako lanagatik. Guatemalako herritarrek dokumentalean agertzen zirenak ezagutu zitezen, irrati bertsioa egin zuten.[4]

  • Resurgence: The Movement for Equality vs. The Ku Klux Klan (1981)[5]
  • When the Mountains Tremble (1983)[6][7]
  • Nicaragua: Report from the Front (1983)[8]
  • Teatro! (1990)
  • Takeover (1990)
  • Poverty Outlaw (1997)
  • Outriders (1999)
  • Brotherhood of Hate (1999)
  • Battle for Broad (2000)
  • Cause for Murder (2002)
  • Presumed Guilty: Tales of the Public Defenders (2002)
  • State of Fear: The Truth about Terrorism (2005)[9]
  • Living Broke in Boom Times (2007)
  • The Reckoning: The Battle for the International Criminal Court, (formerly The Court of Last Resort) (2008)
  • Granito: How to Nail a Dictator (2011)[10]
  • Rebel Citizen (2015)[11]
  • 500 Years (2017)[12]
  • 1984an, Sundance Zinemaldian Epaimahai Nagusiaren Saria irabazi zuen Cuando las Montañas Tiemblan filmari esker.
  • 2006an, State of Fear: The Truth about Terrorism filmak Overseas Press Club saria irabazi zuen "Best Reporting in Any Medium on Latin America" kategorian.

Granito: How to Nail A Dictator izeneko dokumentalari esker, hainbat sari jaso ditu:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011an, Sail Ofiziala, Sundance Zinemaldian
  • 2011an, Sormen Dokumental Onenaren Sari Nagusia, Parisko Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldia
  • 2011an, Bakearen eta Adiskidetzearen Saria, Genevako Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdia
  • 2011an, Epaimahai Nagusiaren Saria, The Politics on Film Festival
  • 2011an, Ohorezko Aipamena, Atzerriko Prentsa Klubaren Saria
  • 2012an, Fundatzailearen Saria, Traverse City Zinemaldia
  • 2013an, Inaugurazio Zinema, Human Rights Watch Nazioarteko Zinemaldian
  • 2015an, Kamelu Zuriaren Saria, FiSaharan[13]

2018an, Homenaldia egin zioten Rio de Janeiron, XXIII Festival Internacional de Documentales [14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) 24352215. «UMass Amherst Magazine, Summer 2012» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  2. «"El feminicidio guatemalteco es una herencia de la violencia de la guerra"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  3. (Ingelesez) Farber, Stephen; Farber, Stephen. (2011-01-31). «Granito: Sundance Review» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  4. (Ingelesez) «Transformando Lo Visual: Granito de Arena, La Serie Radiofónica.» www.culturalsurvival.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  5. (Ingelesez) Canby, Vincent. (1981-09-29). «2 DOCUMENTARIES ON CITIES AND THE KLAN» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  6. (Gaztelaniaz) «Cuando las montañas temblaban» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  7. (Gaztelaniaz) Skylight | Cuando Las Montañas Tiemblan. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  8. (Ingelesez) Skylight | Nicaragua. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  9. (Ingelesez) «Case Study - STATE OF FEAR: The Truth about Terrorism» Center for Media and Social Impact (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  10. (Ingelesez) «Granito: How to Nail a Dictator» Kickstarter (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  11. (Ingelesez) Skylight | Rebel Citizen. (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  12. (Gaztelaniaz) «500 YEARS» 500 YEARS.
  13. «Film"Sand Grain" wins 12th edition of Fisahara award | Sahara Press Service» web.archive.org 2015-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  14. (Gaztelaniaz) «Pamela Yates: "Hay una fuerte batalla por la memoria histórica de Guatemala"» La Vanguardia 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]