Afrikar lehoinabar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panthera pardus pardus» orritik birbideratua)
Afrikar lehoinabar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera pardus
Azpiespeziea Panthera pardus pardus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Afrikako lehoinabarra (Panthera pardus pardus) munduan zehar dagoen lehoinabar arrunt eta hedatuena da. Munduko zoologikoetan dauden lehoinabar gehienak azpiespezie honetakoak dira. Lehoinabar hau Saharaz hegoaldeko Afrikako ia eremu guztietan zehar hedatzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako lehoinabarraren kolorazioak aldaketa txiki batzuk jasan ditzake segun eta Afrikako zein eremutan aurkitu. Baina orokorrean orban edo pikartadura beltzez betetako azal orixka dute sabel eta lepoa izan ezik, orbanez betetako azal zuria dutelarik.

Melanismo kontuengatik dela eta, lehoinabar beltzak ere aurki daitezke.

Azpiespezie hau, munduko bigarren lehoinabarrik handiena izan liteke (Pertsiako lehoinabarraren atzetik) 91-191 cm bitarteko luzera du, 58-110 cm-ko isatsa erantsi behar zaiolarik. Sorbaldetarainoko altuera 50-78 cm bitartean kokatzen da. Arrak 45-90 kg bitarteko pisuetara heltzen dira, eta emeak txikiagoak izanda, 35-60 kg tartera mugatzen dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoinabarrak orokorrean oso animali moldakorrak dira, eta ehizatu dezaketen animalia jango dute. Arratoi baten tamainako harrapakin batetik ungulatu ertain bateraino.

Afrikar lehoinabarrak oso animali indartsuak dira, beraiek baino 3 aldiz gehiago pisatzen duten animaliak hil eta zuhaitz baten gainera igotzeko nahiko indarra izanik. Nahiz eta bere harrapakin gogokoenak tamaina ertaineko antilopeak izan, ñuak eta zebrak hiltzeko heina indarra dute (filmatua izan da).

Harrapakina jauzi batez lepoa helduz hiltzen du, eta sarritan harrapakina hil ostean zuhaitz bateko adarretara igotzen du bertan lasaitasunez jateko, bereziki beraiek baino indartsuagoak diren harrapariak (lehoiak) edota taldetan ibiltzen diren harrapariak (hienak eta txakur basatiak) ekiditzeko.

Lehoiak, hienak eta txakur basatiak lehoinabarraren lehiakide sutsuak dira, eta lehoiak izan ezik beste bi lehiakideak hiltzeko gai da, beti ere hiena edo txakur basati bakarti bati buruz ari bagara. Baina hori normalean ez da ematen, bi animalia mota horiek taldetan ibiltzen dira eta sarritan lehoinabarrari ehiza lapurtzen diote. Gainera hiena lehoinabarra bezain handia edota handiagoa izan daitekela kontutan hartuz, bi hiena nahiko dira lehoinabar bat bere harrapakinatik urruntzeko, borrokarako arriskuak ekiditzea irtenbiderik onena delakoan bizitza basatian. Borroka batetik zauritua suertatzeak etorkizuneko harrapakinak ehizatzeko gaitasuna murriztuko litzaiokeela pentsatzea nahikoa da borroka ahal duen bitartean saihesteko.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapari hau felido gehienak bezala ( afrikar lehoia izan ezik) bakartia da eta ugalketa garaian bakarrik batzen zaio sexu ezberdineko beste kide bat.

Animali gautarra da hobespenaz, baina eguneko edozein unetan aktibatu daiteke bere lehiakideen portaerari hobetoen egokitzeko.

Babesa bermatzen dioten zuhaitz ugari dauden eremuetan bizitzea gustatzen zaie, eta normalean eremu irekiak baztertzen dituzte.

Iraute egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiespeziea berez arrisku bizian ez egon arren, badaude azpiespezie honetako barietate batzuk benetan desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baita desagertuak suposatzen ziren eta berrikusi berri diren barietateak ere. Beraz, barietate batzuk oso hedatuak eta kezka txikian egon arren, azpiespezie berdina osatzen duten beste barietate batzuk arrisku larrian daudenez, azpiespezie bera arrisku larrian dagoela jotzen da arriskuan dauden animalien zerrendaren iritziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]