Edukira joan

Hiena pikart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiena pikart
Pliozeno berantiar-0 Ma
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaHyaenidae
GeneroaCrocuta
Espeziea Crocuta crocuta
(Erxleben, 1777)[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia110 egun
Haginkadaren indarra117
Eguneko zikloagaueko
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Hiena pikarta (Crocuta crocuta) Crocuta genero monotipikoko espezie bakarra da. Karniboro ordenaren barruko Hyaenidae familian sailkatuta dago. Egun Afrikan baino ez da bizi: han 27.000 eta 47.000 espezimen artean geratzen dira, baina Pleistozenoren amaieran eta milioi bat urtez, Europan ere bizi izan zen (Crocuta crocuta spelaea azpiespeziea hain zuzen ere).[3]

95-165 cm bitarteko luzera dute eta animali espezie horren emeak arrak baino handiagoak eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua duten eta emeek, 50-90 kg bitartekoa.

Marroi kolorekoak dira eta pikartadura ilunak ditu gorputz osoan zehar, hortik datorkio izena.

Morfologia nahiko arraroa da Afrikako gainontzeko harraparien artean: kanidoen itxura du ere Hyaenidae familia isolatu eta berezikoak dira, katu handiekin (felidoekin) lotura estuagoak izanik.

Gorputz sendoa du, lepo luze eta garatuarekin, eta ezaugarri berezi gisan, aurreko hankak atzekoak baino nabarmenki luzeagoak, korrika egiterakoak itxura arraro samarra ematen diona.

Barailak eta haginak zein aurreko haginak oso garatuak dituzte: harrapari guztien artean, garatuen dauzkate. Ezaugarri berezi horri esker, harrapakin edo gorpuen hezur gogorrenak erraz apurtzeko gai dira. Horri bere sabeleko garratz indartsuak erantsita, hezur neketsuenak ere irensteko gai dira. Harrapakina erabat jaten dute, hezurdura eta guzti.

Hiena jaguarrekin lehiatzen du ugaztunen artean munduko hozkadarik indartsuena (terminu absolutuetan) duen lehia horretan, ikerketa batzuek alde eta beste batzuek kontrako emaitzak iradokitzen dituztelako. National geographicen ikerlariek ugaztunen artean hozkadarik indartsuena dutela diote, Jaguarra atzetik jarraitzen diolarik. Beste ikerketa batzuk ordea jaguarraren atzetik sailkatzen dute terminu absolutuan, bi ugaztun harrapari horien arteko sailkapena zailduz. Hala ere, argi dago hozkada eta barail-indarrarik handiena duten bi ugaztunen artean dago (jaguarrarekin batera) terminu absolutuetan (terminu erlatiboan Tasmaniako debarua dago lehen sailkapenean).

Kultura orokorrak sarraskijaletzat jo duen bitartean, egia esan pentsakera okerra da. Hienak oportunistak dira eta aurrean duten guztia jan egingo dute, bai aurretik ehizatuz bai beste harrapariei ehizatutakoa lapurtuz. Egia esan, sarritan lehoiek hienei gehiago lapurtzen diete euren ehiza alderantziz izan baino.

Hienak harrapari trebeak dira eta talde antolatuetan ehizatzen dute, talde handi batek bufalo bat hiltzeko heina indarra du eta baita lehoi talde bateri ehiza lapurtzeko indar nahikoa.

Hienak harrapakina ehizatzeko lasterketa eta jazarpen edo pertsekuzio luzeak behartzen dituzte harrapakina nekatzeko eta nekea zein eragindako hozkada-zauriekin harrapakina hiltzen dute, hala ere, esan beharra dago hienek ehiza jaten hasten direla hil aurretik. Harrapakina jaten duten bitartean hiltzen da, baina ulertu behar da hienek ez daukatela harrapakin bat hiltzeko ez atzapar zorrotzik ezta gorputz malguarik ere, naturak harrapakinak hozkadez hiltzeko eta azkar jateko egin ditu hienak.

Bere harrapakinak intsektuetatik bufaloetaraino doaz.

Egitura soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hienak egitura matriarkatu batean bizi dira, non taldeak erregin baten pean antolatzen diren. Talde bakoitzak erregin bat eta printzesa ezberdinez osatua dago. Printzesak erreginaren kumeak dira eta esan beharra dago hienen talde batean, erregina dela kumeak izan ditzakeen kide bakarra. Beraz, erreginaren lana taldea babestu eta antolatzeaz gain, taldea bera belaunaldi berriez handitzea da.

Hienak oso animali azkarrak eta adimentsuak dira, talde sozial aurreratuetan bizi direla horren adibide da.

Adituek elefante, artz, zetazio, erroi eta primaten artean sailkatzen dituzte.

Argi dago Afrikako harraparirik azkarrena (adimentsuena) dela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]