Paranoia Agent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paranoia Agent
Jatorria
Sortzailea(k)Satoshi Kon
Argitaratze-data2004
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Atalak13
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror anime and manga (en) Itzuli eta psychological horror (en) Itzuli
Iraupena25 minutu
DiskoetxeaNBCUniversal Entertainment Japan LLC (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Satoshi Kon
Bestelako lanak
MusikagileaSusumu Hirasawa (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea WOWOW (en) Itzuli
Hasiera-data2004ko otsailaren 2a
Amaiera-data2004ko maiatzaren 17a

mousou.asmik-ace.co.jp
IMDB: tt0433722 Allocine: 3481 Rottentomatoes: tv/paranoia_agent Metacritic: tv/paranoia-agent TV.com: shows/paranoia-agent Netlix: 70014551Edit the value on Wikidata

Paranoia Agent (japonieraz: 妄想代理人 Hepburn: Mōsō Dairinin?) japoniar anime marrazki bizidun telesail bat da, Satoshi Konek Wowowerako sortua.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen minutuetan, Konek Japoniako pitzaduren, sistema kapitalistaren eta produktibismoaren inguruko gogoeta sustatu nahi du, baina hori abiapuntua besterik ez da. Berehala egingo du pantailan agerpena batearen mutilak. Patinetan ibiltzen da nerabea, eta pertsonak kolpatzen hasi da gauez, urrezko bate tolestu batekin, euren arazoetatik aska daitezen. Eraso horien berri izan bezain laster, bi polizia agentek ikerketa bat abiatuko dute, nerabea atzemateko.[1]

Istorio nagusiak aurrera egin ahala, ikusleek pertsonaia berriak ezagutuko dituzte, eta haiekin batera ugarituko dira jorraturiko gaiak: indarkeria matxista, prostituzioa, suizidioa, eliteko enpresaritza, institutuko liskarrak, haur baten bidaia iniziatikoa... superbotereak dituzten gerlarien inguruko bideo joko bat ere kabitzen da unibertso horretan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Sistema kapitalistaren paranoia» Berria 2021-11-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.