Parque das Nações

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orienteko geltokia

Parque das Nações (Nazioen parkea), Lisboako barruti edo freguesia bat da. Portugalgo 1998ko Erakusketa Unibertsala egiteko eraldatutako tokia da, bertan aktibitate kulturalen gune bat eraiki zelarik. Gaur egun arkitektura eta elkarbizitza gunea da, dinamika berri bat ekarri zuena Lisboako ekialdeko zatira eta Loures herrira. 1990ean oraindik gune industrial bat zen toki hau.

Urrutian Orienteko tren geltokiaren kupulak nabarmentzen dira, Santiago Calatravarena, bere arkitektura estiloa ezarriz. Portugalgo Pabiloiak, Alvaro Siza Vieirarena, sarreran, hormigoi armatuzko pala erraldoi bat du, itsasontzi baten oihala imitatzen duena.

Parkeak, Pavilhão do Conhecimento edo Ezagutzaren Pabiloi bat du, zenbait erakusketa interaktibo dituen zientzia eta teknologiari buruzko museo moderno bat; Lisboako Ozeanarioa, munduko akuario handienetako bat; bisitariak parkearen alde batetik bestera edo Lisboako eraikinik altuena den Vasco da Gama dorrera eramaten dituen teleferiko bat; eta Altice Arena, Portugalgo estalitako estadio handiena ere bertan da.

Parque das Nações freguesia bezala 2012an sortu zen. Ordurarte, administratiboki, Lisboako concelhoko Santa Maria dos Olivais fregesia eta Louresko concelhoko Moscavide eta Sacavémen artean banatua zegoen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parque das Nações