Santiago Calatrava

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santiago Calatrava
Santiago Calatrava (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Benimàmet, Valencia Itzuli1951ko uztailaren  29a (67 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa ETH Zurich Itzuli
Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
Fu Foundation School of Engineering and Applied Science Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Rafael Tamarit Pitarch Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, arkitektoa, structural engineerra Itzuli, ingeniari zibila, ingeniaria eta jatetxe-jabea
Lan nabarmenak Konstituzioaren zubia (Venezia)
Jerusalem Chords Bridge Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences Itzuli
Académie d'architecture Itzuli
Mugimendua high-tech architecturea Itzuli
calatrava.com

Santiago Calatrava Valls (Valentzia, 1951ko uztailaren 28a) espainiar arkitekto, eskultore eta ingeniaria da. Atenasen Olinpiar Konplexua, Tenerifeko Auditorioa, Bilboko Zubizuri edo Valentziako Arte eta Zientzien Hiria diseinatu ditu, besteak beste.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea eta arkitektura ikasi zituen Parisen eta Valentzian. Ingeniaritza zibilari heldu zion segidan, Zurichen, goi-teknologiak liluraturik, Gaudí, Nerva zein Félix Candelaren obraren eraginpean betiere. Zurichen bertan hasi zen lanean 1981ean eta berehala egin zen ezaguna Europa osoan. 1989an beste bulego bat zabaldu zuen Parisen, eta laster hasi zen Calatravaren izena nazioarteko lehiaketa ospetsuenei lotuta azaltzen. Besteak beste, Berlingo Reichstag proiektuan parte hartu zuen (1993). Ordurako, ordea, beste makina bat egina zen: Rodako Bach zubia (1987) eta Montjuïceko dorrea (1989-1992), Bartzelonan biak; Kuwaiteko pabiloia eta Alamillo zubia, Sevillako Expo'92 erakusketarako eginak; Bilboko aireportuaren handitze lanak (1991-2000); Torontoko BCErako eginiko Gallery and Heritage Square proiektua, edo Lyon-Satolasko tren geltokia. Sari asko jaso ditu, eta erakusketa ugaritara eraman izan dituzte bere obrak. Calatravaren arkitekturaren hastapenak oso soilak dira sarritan, baina horiei emandako konponbide teknikoak oso konplexuak izan daitezke. Nabari da bere estiloan lan antropomorfikoen eragina, Pier Luigi Nervi arkitektoarena adibidez. Arkitektura, ingeniaritza eta eskultura uztartzen ditu zenbaitetan, hiru alor horietan egin dituen ikasketez baliatuz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago Calatrava Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]