Edukira joan

Partenoia (Nashville)

Koordenatuak: 36°08′59″N 86°48′49″W / 36.1496°N 86.8135°W / 36.1496; -86.8135
Wikipedia, Entziklopedia askea
Partenoia (Nashville)
 AEBko Leku Historikoa
Centennial Park
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Tennessee
County of TennesseeDavidson konderria
Ameriketako Estatu Batuetako hiriNashville
Koordenatuak36°08′59″N 86°48′49″W / 36.1496°N 86.8135°W / 36.1496; -86.8135
Map
Historia eta erabilera
Tennessee Centennial and International Exposition
Arkitektura
ArkitektoaWilliam Crawford Smith (en) Itzuli
EstiloaNeogreziar arkitektura
Ondarea
AEBko Leku Historikoa72001236
Webgune ofiziala

Nashvilleko Partenoia, Tennessee, Atenasko Partenoiaren erreplika bat da. 1897an eraiki zen Tennesseeren mendeurreneko Erakusketaren zati bezala, non Estatu hau Estatu Batuekin elkartu zeneko mendeurrena ospatzen zen.

Tenneseko mendeurreneko erakusketarako eraikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897ko Erakusketako pieza nagusia izateko eraiki zen, jatorrizko eta antzinako monumentuetan oinarritutako beste eraikin batzuekin batera, Egiptoko piramideak kasu[1]. Eraikinaren lehen bertsio hau eskaiolaz, egurrez eta adreiluz eraikia zegoen, hasiera batean, erakusketa amaitu ondoren, eraikina desmuntatua izango baitzen, Mendeurreneko Parkeko gainontzeko eraikinekin egin zen bezala. Hala ere, eraikuntza hain gogokoa izan zen, bere errealismoagatik, non Nashville hiriak kontserbatzea erabaki zuen. Eraikina erakusketaren ondoren eraisteko asmoz eraiki zenez, eraikina ez zen behar bezain sendoa. Honela, 1920an, monumentua eraitsia izan zen, eta, lehen zegoen tokian, hormigoiz eraikitako bigarren bertsio bat eraiki zen, askoz egonkorragoa eta jatorrizko Partenoiarekiko leialagoa[2]. Bigarren bertsio honetan, Atenasko Akropoliko Partenoia eta Elgineko marmolak zehatz-mehatz aztertu zituzten aditu askok parte hartu zuten, gaur egun Britainiar Museoan daudenak. Hauen erreprodukzioak igeltsuz egin zituzten, Atenasko Partenoia apaindu zuten jatorrizko eskulturen moldeak izanik, K. a. 438an datatuak daudenak. Gainera, monumentuak, teorian, jatorrizkoak zuen dekorazio polikromatu bera du. Atenasko jatorrizko Partenoiaren erreplika honek jatorrizko monumentuaren omenaldi bezala balio du, greziar arkitektura klasikoaren gailurtzat hartzen dena.

Atenea Partenosen irudia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenea Partenosen estatuaren berreraikuntza, 1990ean Alan LeQuirek sortua, Nashvilleko Partenoiaren erdigunea da, antzinako Greziaren jatorrizko Partenoian egongo zenaren imitazioz, Fidias eskultore greziarrak sortu zuena. Jatorrizkoa izango zen modura berreraikia izan da, jatorrizkoa aspaldi galdu zelarik. Estatua honek, 13 metroko altuera du eta urrez estalita dago. Eskulturak, Atenea Partenos jainkosa irudikatzen du, armadura eta kaskoarekin jantzita, ezkerrean ezkutu bat duela, garaipenaren jainkosa irudikatzen duen estatua txiki bat bere eskuin eskuan eta bere ezkutu eta jainkosaren artean altxatzen den suge erraldoi bat. Eskultura, hasiera batean urrezkoa ez zena, 23,75 kilateko urrez estalia izan zen 2002an. Mendebaldeko barnealdeko eskulturarik handiena da (1990 arte Mexikoko Chignahuapango Ama Birjina Sortzez Garbiarena zen). Bere azken neurriak zehazteko unean, bisitariak, sartzean, eskulturaren oinen parean geratzeko erabakia hartu zen, jainkosaren aurrean oso txiki sentiarazten duena.

Gaur egun, Partenoia, Mendeurrenaren Parkearen zati nagusi bezala mantentzen da, hiriaren erdigunetik mendebaldera dagoen parke publiko handi bat, eta museo bezala erabiltzen da, non lau arte galeria dauden. Museo honek XIX. eta XX. mendeko 63 margolan ditu bilduma iraunkor gisa, James M. Cowanek emanak.

Percy Jackson eta tximistaren lapurra filmeko eszena batean agertzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nashville > Parks and Recreation > Parthenon» www.nashville.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. (Ingelesez) Kaplan, Isaac. (2017-07-26). «Why Is There a Full-Scale Replica of the Parthenon in Nashville, Tennessee?» Artsy (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]