Paseko harana
Paseko harana | |
---|---|
Mota | haran eta ibai-haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′39″N 3°53′18″W / 43.1942033°N 3.8883681°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Espainiako eskualdea | Valles Pasiegos eskualdea |
Ur-gorputza | Pas ibaia |
Paseko harana (gaztelaniaz: Valle del Pas) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoko Valles Pasiegos eskualdean dagoen harana da, hain zuzen ere, bertatik izen ematen dio Pas ibaia eta haren ur emailea den Pisueña ibaia doazelarik, biak ere Puente Viesgo udalerriko Vargas herrian elkartzen direlarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haran guztiko populaketan monasterioek paper garrantzitsua jokatu zuten, San Vicente de Fístoles eta Gurutze Santuaren kolegiata nabarmenenak direlarik. Monasterioez gain, XI.-XIII. mendeen arkitektura erromaniko estiloko tenpluak ere eraiki ziren, haietako batzuk gaur egun arte iraun dutelarik: tartean, lehen aipatutako Gurutze Santuaren kolegiata, Santa María de Cayón, San Miguel de Monte Carceña. Eraikin hauek mende haietan eskualde honek izan zuen garrantzia erakusten dute.
XI. mendean bi haran gauetako goi arroetan giza talde berezi bat osatzen joan zen, bere ekonomia transhumantziako abeltzaintzan oinarritzen zelarik. Jende honek Pasiego izena jaso zuen, Espinosa de los Monteros (Burgos) eskualdetik zetorren eta 1206an Alfontso VIII.a Gaztelakoak emandako portazgoko larre libreen baimenen bidez nagusiki Miera ibaia eta Pas ibaiaren ibarretako mendi magaletan ezarri ziren. Ezarpena sakabanatua zen, udaberri eta udan larreak onduak zeuden garaian harriz egindako etxoletan ("casas vividoras" izenekoak) bizitzen jartzen zirelarik.
Negua iritsi aurretik behiei jaten emateko behar adina belar ondu jaso eta herrixkara jaitsi ohi ziren, pixkanaka hiru pasiego herriak bilakatuko ziren bizileku finkoetara: Vega de Pas, San Pedro del Romeral eta San Roque de Riomiera, bata bestearen jarraian ez daudelarik.
Arkitektura erlijiosoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. eta XVII. mendeetan komentu handiak sortu ziren, El Soto eta La Canal frantziskotar komentuak aidibide gisa, bai eta eskualde honetako artisau eta artistek eraikitako eliza barrokoak ere. Mende hauetan Indietara emigrazio asko egon zen. Indianoak eskualdera itzultzean elizak eraiki edota kapera eta dorre eraikuntzan diru-laguntzak eman edo artelanak erosi ohi zituzten. Aipatutakoaren adibide argiena Manuel Rodríguez indianoaren eskutik sortutako Bárcena de Carriedo herriko Obra Pía kapera eta San Miguel de Llerana herriko berreraikitzea dira, azken honi sakristia eta erretaula nagusia gehitu zitzaizkiolarik. Eliza honetako dorre garaienean Carriedo haraneko indianoei buruzko museoa jarri da (hain zuzen ere, Pas haranean dagoelarik, Pisueña haranaren goi arroan).
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haran honek Kantabriako gastronomia ikur den sobao pasiegoa eta quesada pasiega delakoei izen eman die.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an Manuel Gutiérrez Aragónek zuzendutako La vida que te espera filma bertan filmatu eta girotu zen, Juan Diego, Luís Tosar, Marta Etura eta Clara Lago aktoreek antzeztu zutelarik.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pasiegotar haranak (Gaztelaniaz)