Patxi Noblia
Itxura
Patxi Noblia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Angelu, 1944 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 2023ko abenduaren 15a (78/79 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Enbata |
Patxi Noblia (Angelu, Lapurdi, 1944 – 2023ko abenduaren 15a) enpresaburua izan zen. Sokoa enpresaren sortzailea izan zen 1971. urtean, eta Ipar Euskal Herriko ekonomia sustatzea helburu duen Herrikoa arrisku kapitaleko sozietatearen sortzaileetakoa 1990ean. Enbatako kide izan zen 1962-1967 urteetan. 1979an Izan taldea sortu zuen. Hendaiako Gure Ikastola ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen, bai eta Seaskako arduraduna ere 1975-1982 urteetan. Herrikoa sozietatearen Administrazio Kontseiluko kide izan zen bere azken urteetan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Patxi Noblia enpresaria hil da» Berria 2023-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |