Paul Ratier Josse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Ratier Josse
Bizitza
JaiotzaLorient, 1832
Herrialdea Espainia
HeriotzaSantander1896ko maiatzaren 7a (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Paul Ratier Josse (Lorient, Morbihan; 1832-Santander, 1896ko maiatzak 7) margolari jatorriz frantsesa, Kantabrian bizi izan zena eta lan egin zuena. Berak egindako erretratuengatik ezagun egin zen, nahiz gai ugari gehiago landu zituen, betiere, erromantizismo akademizistaren estiloan.

Ezaguna bihurtu zen ere, Altamira kobazuloko margolanak egitea leporatu ziotelako, Marcelino Sanz de Sautuolaren enkarguz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Frantziatik Santanderrera joan ziren bizitzera 1842-1845 aldera, bera ume zela.

Lehen marrazketa eta pintura ikasketak, beraz, seguruenik Santanderren egin zituen bertako margolariekin (Luis Brochetón)[1]. Oso gaztetatik marrazkian trebea zen eta grabatuen erreprodukzio oso kotizatuak egiten zituen. Pinturan hasi zenean eta bere trebeziak Parisen ikastera bideratu zion.

Santanderrera itzultzean erretratu lanak, bodegoiak, paisaiak, animalien irudiak, irudi erlijiosoak eta generokoak margotu zituen.

Gormutua zen.[1]

Altamirako haitzuloko margolanen egilea izateaz salatua izan ostean, Sanz de Sautuolak lana eman zion, baina haren heriotzarekin, laguntzarik gabe geratu zen eta pobrezian hil zen tuberkulosiak jota (gaixo zegoen arreba bat lagata).[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehoi bat eta txakur bat. Litografia. 1849.
  • Lehoi emea eta bere umeak. Litografia. 1849.
  • Kaia gauez. Mihise gaineko olioa. Atzean sintatuta: "P. Ratier 1864". Naurriak: 24 x 35 cm
  • Fluvia bergantina 1865eko azaroak 26 eta 27ko ekaitzean. Mihise gaineko olioa. 1865 edo 1866.
  • Isabel II.a erreginaren erretratua. Mihise gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa.
  • Erretratu txikia. Mihise edo taula gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa.
  • San Pedro Apostolua. Mihise gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa. Egile ezezagunaren kopia iritsi zaigu.
  • Natura hila. Mihise edo taula gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa.
  • Mutiko eskalea. Mihise gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa.
  • Zapataria atarian. Mihise gaineko olioa. 1866 edo lehenagokoa.
  • Alfontso XII.aren eta Maria Kristina erreginaren erretratua, Probintziako Erakusketan parte hartu zuen 1866an.[1]
  • Eskale familia. Mihise gaineko olioa. Data ezezagunekoa.
  • San Simon Apostolua. Ustez bere lana eta Rubensen lan baten kopia dena. Neurriak: 543 x 47 cm
  • San Mateo Apostolua. Ustez bere lana eta Rubensen lan baten kopia dena. Mihise gaineko olioa. Data ezezagunekoa. Neurriak: 56 x 47 cm
  • Santiago gaztea Apostolua. Ustez bere lana eta Rubensen lan baten kopia dena. Mihise gaineko olioa. Data ezezagunekoa. Neurriak: 56 x 47 cm
  • Santa Luzia eta bere itsuak. Mihise gaineko olioa. "P. Ratier 1869" Sinatuta.
  • Manuel Antonio Rodríguez de Astarloaren erretratua. Mihise gaineko olioa. Sinatuta: "P. Ratier Julio 1878". Neurriak: 90 x 66 cm
  • Genaro Rodríguez Mierren erretratua. Mihise gaineko olioa. Circa 1878. Neurriak: 333 x 25 cm
  • Genaro Rodríguez Paretsen erretratua. Mihise gaineko olioa. Circa 1878. Neurriak: 333 x 25 cm
  • Buenaventura Rodríguez Paretsen erretratua. Mihise gaineko olioa. Sinatuta: "P. Ratier 1879. Su amigo (‘bere laguna’)". Neurriak: 55 x 40 cm

Berak egin zituen Altamira kobazuloko margoen lehen erreprodukzioak[2], Marcelino Sanz de Sautuolak eskatuta, nahiz ez zituen sinatu eta Sanz Sautuolak argitaratu zituen Breves apuntes sobre algunos objetos prehistóricos de la provincia de Santander [3] lanean. Margoaren originala Santillana del Mar herrian dago, Altamira haitzuloaren Museo eta Ikerketa Zentroan gordeta. Margolan haien erreprodukzioak egin zituzten hurrengoek bere eredua jarraitu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Madariaga, Benito. (2009-12-26). «Paul Ratier y Josse, el pintor que reprodujo las pinturas de Altamira» El Diario Montañés (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  3. Sanz de Sautuola, Marcelino. (2004). Breves apuntes sobre algunos objetos prehistóricos de la provincia de Santander ; estudio y traducciones al inglés, francés y portugués. Fundación Botín (Banco de Santander),Turner (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]