Altamira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altamira (argipena)».
Altamira
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Basurtu-Zorrotza, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 43″ N, 2° 57′ 50″ W / 43.26194444°N,2.96388889°W / 43.26194444; -2.96388889Koordenatuak: 43° 15′ 43″ N, 2° 57′ 50″ W / 43.26194444°N,2.96388889°W / 43.26194444; -2.96388889
Altamira hemen kokatua: Euskal Herria
Altamira
Altamira
Altamira hemen kokatua: Bizkaia
Altamira
Altamira
Altamira hemen kokatua: Bilbo
Altamira
Altamira
Altamira (Bilbo)
Azalera 0,15 km²
Demografia
Biztanleria 1.911 (2006)
Dentsitatea 12.740 biztanle/km²
Auzotarra altamiratar
Posta kodea 480XX

Altamira Bilboko auzoa da. Bilboko zortzigarren barrutian kokatuta dago, Basurtu-Zorrotzako distrituan alegia. Bilboko ipar mendebaldean, 1960ko hamarkadan eraki zen auzoa, Kobeta mendiaren pean. Auzoak 1.911 biztanle dauzka eta 15,37 hektareako azalera. Guztira 124 biztanle bizi dira hektareako.

Auzoak malda ugari dauzka, mendi batean egoteagatik. Horrek arazo handiak sortzen ditu Altamirako biztanleen egunero bizitzan. Auzoa eraiki zenetik etxebizitza gehiago eraiki ez denez, biztanleria pixkanaka zahartuz doa, irisgarritasun arazoa handituz.

Garraio publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altamirako auzoaren kokalekuak, garraio publikoaren ezarpena oztopatu du urteetan zehar. Bilbobuseko 58. lineak Mintegitxueta eta Altamirako auzoak Bilboko Atxurirekin elkartzen ditu, Kobetabideraino igoz. Horrez gain, Termibus eta Basurtuko Ospitalea hurbiltzeko, 2005. urtean Bilbobusen 80. linea jarri zuen udalak.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
58 Mintegitxueta - Atxuri 15´
80 Altamira - Termibus 30´

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo