Paula Kahumbu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Kahumbu

Bizitza
JaiotzaNairobi1966ko ekainaren 25a (57 urte)
Herrialdea Kenya
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea Doktoretza
Loreto Convent Msongari (en) Itzuli
Bristolgo Unibertsitatea
Floridako Unibertsitatea
Gordon Institute of Business Science (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekologoa
Jasotako sariak
InfluentziakRichard Leakey

paulakahumbu.org
Facebook: paula.kahumbu Twitter: paulakahumbu Instagram: paula_kahumbu LinkedIn: paulakahumbu Edit the value on Wikidata

Paula Kahumbu (Nairobi, 1966ko ekainaren 25a) kenyar kontserbazionista eta biologoa da, batez ere elefanteak babesten egindako lanagatik ezagun egin dena[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paula Kahumbu Naiborin jaio eta hazi zen. Richard Leakey kontserbazionista ezaguna auzokoa zuen eta harengan inspiratuta biologia ikasketak egin zituen. Kenyako gobernuak emandako beeka baten bidez Bristolgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Princetongo Unibertsitatean Ekologian doktoratu zen. Lehenengo ikerketa lana Tana ibaiko Primateen Erreserba Nazionalean egin zuen primateak aztertuz[2].

Doktoretza egin aurretik Kenyara itzuli zen batean Richard Leakeyk filmaturiko elefante letaginen erreketan parte hartu izana leporatu zioten. Ekintza horrek ordea bere helburua primateetatik aldatu eta elefanteetan finkatzea ekarri zion. 1994 eta 2002 artean Kenyako Shimba muinoetako elefanteak ikertzen aritu zen PETRI beka baten bidez. 2005ean Pretoriako Unibertistateko Gordon Institutuan Kudeaketa Garapenerako Programaren Agiria jaso zuen.

2007an WildlifeDirect erakundeko zuzendari exekutibo izendatu zuten[3]. Basa bizitza kudeatzen duen Afrikako erakunde handiena da eta kontserbazio gama handi bat hartzen du haren baitan, elefanteez gain, Sierra Leonako txinpantzeak eta Zimbabweko txakur basatiak besteak beste.

Elefanteen aldeko aktibismoari dagokionez WildlifeDirect erakundeak Hands off our Elephants ("Eskuak kanpora gure elefanteetatik") kanpaina aipatzekoa da. Elefanteen legezkanpoko ehiza eta bloiaren trafikoa geldiaraztea zuen helburu[4], izan ere 2014 eta 2017 artean 100.000 elefantze ehizatu baitziren haien bolizko letaginak eskuratzeko.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzako hainbat liburu idatzi ditu, beti ere animalien kontserbazioaren inguruko gaiak lantzen dituztenak. Owen y Mzee: The True Story of a Remarkable Friendship liburua best-sellerra izan zen. Hipopotamo baten eta dortoka erraldoi baten arteko lagun harremana lantzen da[5]. Owen eta Mzee benetan existitzen diren animalia bi dira, Kanyako Haller parkean elkarrekin bizi direnak[6].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • National Geographic (2011)
    • Buffet Award Winner - kontserbazio lanagatik[7]
    • Emerging Explorer[8]
  • Urteko pertsona - Nazio Batuen Erakundeak (2013)
  • Order of the Grand Warrior Award - Kenyako gobernuak (2014)
  • Whitley Award Winner - Hands off our Elephants programagatik (2014)[9]
  • Round Square Idealist[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Arenaza, María Pérez de. Paula Kahumbu: Quiero que los africanos se reenganchen a la vida salvaje | onthe50road. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. (Ingelesez) «Dr Paula Kahumbu interview: Africans must be equal partners in a war» The Independent 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. (Ingelesez) «Using the Power of the Web To Protect Africa’s Wildlife» Yale E360 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  4. «Jamhuri Magazine - Kenya First Lady launches "Hands off our Elephants" campaign» web.archive.org 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. (Ingelesez) «Owen and Mzee: The True Story of a Remarkable Friendshi…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. (Ingelesez) Odd couple make friends in Kenya. 2005-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. «Past Buffett Awardees - National Geographic Society» web.archive.org 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  8. (Ingelesez) «National Geographic Society Newsroom» National Geographic Society Newsroom (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  9. (Ingelesez) «Hands off our elephants!» Whitley Award 2014-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  10. «Dr. Paula Kahumbu - Round Square» web.archive.org 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]