Paulina Urkiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulina Urkiola
Bizitza
JaiotzaLeitza, 1923
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2005 (81/82 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta Euskaltzaletasuna

Paulina Urkiola (Leitza, 1923 - ib., 2005[1]) nafar baserritarra eta euskaltzalea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzan jaioa, baserri-giro erabat euskaldunean, gerra zibilak harrapatu zuen gazterik. Txikitatik baserriko eta etxeko lan gogorrak egin behar izan zituen, eta berdin segitu zuen ezkondu eta seme-alabekin Leitzan emandako bizitza guztian. Haren seme Iñaki Zabaleta idazle eta irakaslearen hitzetan, amaren ekarpen nagusia euskara altxor etnografiko eta kultural gisa gordetzea izan da, politikatik eta bestelako baldintzapenetatik aparte. Urkiolak hainbat eta hainbat esaera zahar, euskal esamolde eta otoitz –euskararen ikuspegitik benetako altxorrak direnak, garai hartan erlijioak zeukan garrantzia medio– aiton-amonengandik eta gurasoengandik jaso, eta ondorengo belaunaldiei helarazi zien –ahoz eta errepikaren errepikaz.[2]

Testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi testigantza adierazgarri utzi zituen: lehena, Mirentxu Loiarteren Euskal Emakumea euskal dokumentalean, non azaldu baitzuen nolakoak ziren garai hartako Euskal Herriko landa giroko emakumeak eta nola ikusten zuten mundua; bigarrena, Arantzazu Amezagaren La mujer vasca liburuan. Hor, euskaraz ere daude jasota garai hartako ohitura, otoitz eta zenbait esaera.[3][4]

"Hamabost egunetik behin arropa garbitu behar izaten genuen. Bost anai-arreba ginen, eta gurasoak (...). Oheak zabalagoak ziren eta maindireak ohiakezkoak (...). Baina gogorra zen hura guztia eta prozesu korapilatsua garbitzea (...) eskularrurik ez zegoelako, eta arropa eskuekin igurtzi behar genuelako, eta hatz-koskorrak zaurituta geratzen zitzaizkigulako". (...). Gero errekara joaten ginen eta han astintzen genuen arropa. Udan ez zen zaila, baina neguan (...) dena hain hotz zegoen, eta goizean egin beharra zegoen. Gero zintzilikatzen genituen, eta hori ere lan luzea zen. Batzuetan, arropa izotza bezain gogorra bihurtzen zen. Garbigailua dudanetik ez dut uste nik neuk ere behin ere hain zaila izan zenik arropa garbitzea ".[5]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[6][7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Aguinaga, Erreportajea Ainhoa Juanikorena Argazkia Iban. (2019-12-11). «Euskara itzal-petik plazara» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  2. «Leitzako lau emakumeri XX. mendean euskararen alde egindako lana aitortu diete - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  3. Lizarralde, Mikel. «Emakume baten irrintzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. Amezaga de Irujo, Arantzazu.. (1980). La mujer vasca. Geu Argitaldaria ISBN 84-85328-11-6. PMC 11891236. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. ÁVILA OJER, Inmaculada. Lavaderos en la Cuenca de Pamplona. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 70.a,
  6. Las navarras que trabajaron por el euskera salen del anonimato. EITB, 2019.
  7. «Hemen baditun 14 – Aquí ya 14 erakusketak omenaldia eginen die XX. mendean euskararen alde aritu ziren 14 emakumeri, Kondestablen, abenduaren 10etik 20ra | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  8. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2019-12-10). «Una exposición en Condestable homenajea a 14 mujeres que trabajaron por el euskera durante el siglo XX» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]