Iñaki Zabaleta
Iñaki Zabaleta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1952ko otsailaren 9a (73 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Paulina Urkiola |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Jon Sarasua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() ![]() |
Iñaki Zabaleta Urkiola (Leitza, Nafarroa Garaia, 1952ko otsailaren 9a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaleta informazio zientzietan lizentziatu zen 1982an EHUn, eta, ondoren, New Yorkeko Unibertsitatean Irrati-Telebistako Zuzendaritzan Masterra egin zuen. Ordutik hona, leitzarrak kazetaritzaren inguruan egin du lan batik bat.
1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez.
Gero irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean eta Hezkuntzaren Teoria eta Historia arloan [1]
EIRE elkarteko sortzaileetako bat izan zen (Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea), eta EIREko koordinatzaile nagusia izan zen 1998-2001 urte bitarteetan.[2]
Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal eskolaren historiaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an doktorego tesia irakurri zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Pauli Davila pedagogoaren zuzendaritzapean. Izenburua hau izan zen: Nacionalismo vasco y educación (1895-1923) (euskaraz: «Euskal nazionalismoa eta hezkuntza (1895-1923)») Tesiko ikerketak euskal nazionalismoaren sorrerarekin hezkuntza arloan egindako planteamenduak ditu ardatz. Zehazki, orduko euskal eskolaren alderdi nagusiak aztertzen dira, hala nola, eskola katolikoa, irakasleen arazoa, elebitasuna, hezkuntza sistema eta irakaskuntza mailak. Lana hiru zatitan egituratuta zegoen, eta, oro har, 1895-1923 bitarteko aldia hartzen du:[3]
- Nazionalismoa eta hezkuntza-sistema nazionala
- Euskal Abertzaletasunaren sorrera eta hezkuntzarekiko hasierako jarrerak.
- Euskal hezkuntza-sistemaren mugak.
Ikerketaren ondorio nagusia da euskal nazionalismoak ez zuela inolako hezkuntza-sistemarik sortu.[3]
Geroago 2021era arte Pauli Davilak zuzendutako Garaian ikerketa taldean parte hartu du, eta gutxienez zazpi ikerketa-proiektutan parte hartu du, gehienetan euskal eskolaren historiari buruzkoak.[4]
Kazetaritzari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan ugari argitaratu ditu informazio-zientziari buruzn. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.
Hainbat aldizkaritan ere idatzi ditu artikuluak (nahiz estatuko aldizkarietan nahiz atzerrian). Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu. 1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen.
Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun., Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria...[2]
Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994), Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002), eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.
Euskaltzale eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako AEK-ko sustatzailea izateaz gain, 1997an Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eragileetako bat izan zen, eta 1999an unibertsitatean euskara bultzatzeko sorturiko EIRE elkarteko koordinatzaile izendatu zuten.[2]
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal literaturari dagokionez, narrazioa, poesia eta narrazioa generoetan aritu da.[5]
Bereak dira Bertsoen ezpata (1979) eta Eskuaren fereka (1979, Xalbador saria) poesia-liburuak, 110 Street-eko geltokia (1985) eta Carloyn Meyer dantzaria (1986, Ignacio Aldecoa saria) narrazioak, eta Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005) saiakera, besteak beste.

Bestalde, sari eta lehiaketa ugaritan hartu du parte bai lehiakide bezala bai epaimahai lanetan (Radio Popularrek antolaturiko Versos para una primavera, Xalbador saria,..). Hainbat aldizkari ezberdinetan artikulu ugari idatzi ditu: Oh! Euzkadi, Argarai. Kultur jardueretan, euskararen inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du.[2]
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 110. Street-eko geltokia (1986, Susa)[6]
- Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaletik eta azpitik (1999, Jakin)
- Adore politiko urria (2005, Jakin)
- Fraideen espiritua (2006, Jakin)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsoaren ezpata (1979, Elkar)
- Eskuaren fereka (1982, Hordago)
Río Arga aldizkarian eta Antología de la Poesía Navarra actualen zenbait poema argitaratuak ditu.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «IÑAKI ZABALETA IMAZ - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-06-29).
- ↑ a b c d e «Inaki Zabaleta Urkiola - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2025-06-29).
- ↑ a b Zabaleta Imaz, Iñaki. (1998). Nacionalismo vasco y educación (1895-1923). Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-06-29).
- ↑ «IÑAKI ZABALETA IMAZ - Proiektuak - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-06-29).
- ↑ Zabañeta, Iñaki. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (kontsulta data: 2025-06-29).
- ↑ Otaegi, Lourdes. 110 STREET-EKO GELTOKIA - Iñaki Zabaleta - Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (kontsulta data: 2025-06-29).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AZURMENDI, Joxe (1979): “El poeta condenado y las espadas de la justicia y el verso” in Anaitasuna 391. 32-33.
- IBARGUTXI, Felix (2002-2009): “José Ignacio Zabaleta Urkiola”.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zabaleta, Iñaki] Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH).
- Iñaki Zabaleta, Literaturaren Zubitegia.
- Iñaki Zabaleta. Auñamendi Eusko Entziklopedia
- Iñaki Zabaleta idazleak.eus, Euskal Idazleen Elkartea.
- Iñaki Zabaleta, Inguma datu-basea.